Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Errudunaren atzetik

lñaki Irasizabal "Igelak benetan hiltzen dira" . Elkar, 2011

li73  

Dagoeneko seigarren nobela argitaratu du Iñaki Irasizabal durangarrak, kontuan hartzeko ibilbide literarioa egiten ari den seinale. Oraingoan ere oso gustuko duen genero beltza hartu du oinarri, baina ez da horretan gelditu. Izan ere, estilo honek eskaintzen dituen aukerak baliatuz, gizartearen nolabaiteko azterketa egiten saiatu da, gertaera jakin batzuen aurrean jendeak eman ditzakeen erantzunen bitartez.

Istorioa hamabi urteko Aroa neskatoaren desagerpenarekin hasten da. Gertaera lazgarria da bai familiarentzat bai herri osoarentzat. Ezer gertatzen ez den inguruneko egunerokotasuna aztoratuko du denbora batez, baina pistarik ezean, pixkanaka ahantzi egingo da guztia eta bizitza arruntak aurrera egingo duo Dena den, eragindako zauri eta oinazeak ez dira berez joango, are gutxiago gertukoenen kasuan. Honela, neskatoaren aitak ahalegin guztiak egingo ditu ikerketa bertan behera gera ez dadin. Ahalegin hauek, ordea, aurreikusi ezin . diren ondorioak izango dituzte.

Hedabideetan oihartzun handia izaten duten egoerak agertzen dira, baina, era berean, gurea bezalako gizarteetan aurretik juzgatzeko edota norbanako konkretuak seinalatzeko aproposak ere badirenak. Gainera, gure kostaldeko herri batean kokatzen da kontakizuna, eta desagertzearen erruduna bertakoa dela ziurtzat jotzen da. Esamesak, begirada maltzurrak, mesfidantzak eta antzekoak ikus ditzakegu, hortaz. Bestetik, Aroaren ingurukoek dituzten erreakzio desberdinak daude. Ama, aita eta ahizpa modu desberdinean saiatuko dira aurrera egiten, batentzat ona dena, besteentzat kaltegarria izan daitekeela konturatu arren. Esan daiteke autoreak gizartearen azterketa egokia eta sinesgarria egin du, gertaerak muturrera eramaten baditu ere. Hala ere, bazuen agian nobela apur bat luzatzea eta aspektu horietan gehiago sakontzea.

Kontatzeko moduari dagokionez, idazleak kronika gisa helarazten digu informazioa. Horretarako, herri berean bizi den baina gertatutakoei bazterretik behatzen die n narratzailea hautatu duo Kasu honetan badu honek arrisku bat, lehenengo pertsonan bizi ez izanda hainbeste detaile jakitea posible ote den zalantza sortzen baitu. Baina baita autoreak ederki aprobetxatzen duen beste alderdi bat ere. Izan ere, gizartearen azterketaren bidetik, narratzailearen eta bere bikotearen sentsazioak interesgarriak dira, zuzenean ukitzen ez dituzten gertakariek euren bizimoduan ere baduelako eragina.

Aipagarria da, halaber, nobelaren erritmoa. Pelikula batean bezala eszena laburren alde egin du Irasizabalek eta honek arintasuna ematen dio irakurketari. Aspertzeko denborarik gabe, egoera batetik bestera eta pertsonaiatik pertsonaiara garamatza, beti ere tentsioa eta jakin-mina mantentzen ahaleginduz. Gainera, ekintzak ugarituz doaz amaiera aldera hurbildu ahala. Horren ondorioz, aukeratutako bukaerak irakurleren bat hotz samar utz dezake. Horixe litzateke giza azterketarako azken eszena.

Iban BALERDI