Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Zu ere katu
li27  
pdf  

 

KATU JENDEA. Eider Rodriguez, Elkar 2010

Jarri hiri handi bateko plazaezkutu batean  (edo ageriko batean, berdin zait ) eman minutuak, orduak jendeari beha, zelatan. Denetik ikus dezakegu, istorio mardul nahiz  ederrak bisaian zintzilik. Zenbaitetan, ordea, zurezko aulkitxoan eserita gaudela  ikusten ditugun jendeei guk asmatzen dieguistorioa, gure erara asmatzen. Gure miran kokatu den hark duen itxuraren, aldartearen, umorearen edo janzkeraren arabera; baina ez ahantzi gu ere plaza horretan  beha gaudelarik mira izan gaitezkeela inorentzat, eta inor horrek luma abileziaz erabiltzen badu, gure istorio hipotetikoa nonbait irakurri ahal izango dugu.

Horixe da, gutxi gorabehera, Eider Rodriguezek liburu honekin eskaintzen diguna, zurezko aulkitxoa eta jendea. Hortik  aurrera datoz istorioak eta ziur bat baino  gehiago (guztiok, esango nuke) katu jende  zaretenaz ohartuko zaretela.

Liburuan zazpi istorio kontatzen zaizkigu, edo hobeto esate aldera, zazpi izenburu; izan ere, izenburu bakoitzak hainbat  pertsona barreiatzen ditu ezkutuko edo  ageriko plazatik, eta nik uste, bakoitzak  bere istorioa duela, nahiz eta abenturan  lagun edo kideak izan bidelagun.

Ez dut gehiegi sakonduko izenburuen  atzeko-oihalean gordetzen diren istorioetan, uste dut horiek liburuan bertan biluzten joatea egokiagoa dela eta Eiderrek berak ere eskertuko du muturra behar ez dudan lekuan sartzeke uztea. Dena den,  zuzena iruditzen zait askotariko kontakizunak direla azpimarratzea, jende mota  ugari txertatzen dituztenak. Gizon-emakume heldu batzuk ikus ditzakegu lehenik, ama “berri”bat hurrengoan eta haur  saharar baten etorrerak harengan eta ingurukoengan sortzen duen zalaparta edo  aldaketa ere kontagai da.

Liburua laburra suertatzen da, batetik  hala delako eta, bestetik, lerroarteak garraiatu egiten gaituelako azken geltokira arte, azken puntua zapaldu arte. Uste dut zehaztasunez idatzita dagoela, deskribapen luze eta nahasgarrietan korapilatu gabe, erritmoa bizi, gogoetez betetako paragrafoak baino gehiago gogoeta eragiten
duten esaldiz zipriztindua, zuzen, egoki,  labur, labur geratzearen beldurrik gabe,  alferrikako luzamendurik gabe.

Edertasunak eta botereak bere lekua  omen dute orrialdeetan barrena, hala esanadu Eiderrek berak katu jendeaz mintzo.  Baliteke, bi motibo horiek istorioak elkarlotzeko zubi lana egitea. Hala ere, errutina  ere aipatuko nuke nik, hiru izenburuen  atzean gutxienez argi eta garbi ageri baitzait hitz hori dirdira betean. Errutina, edo  hura apurtzeko desira, hura apurtzearen  ondorioak, errutina finean, ez dakit Eider  bat etorriko den.

Errutina era askotara apur baitaiteke,  berariaz edo nahigabe, liburu hau irakurtzea, une jakin batean errutina apurtzea  izan daiteke, eta uste dut ez zaizuela damutuko, segi orrien segidari eta esango  didazue arrazoi dudan ala ez, eta esango  didazue katu jende zareten ala ez.

Hirugarren liburua du Eider Rodriguezek, “Eta handik gutxira gaur”(2004) eta  “Haragia”(2007) dira honen aurrekariak,  ipuin-liburuak horiek ere. Esku artean  duguna Elkarrek paratu du gure begien  bistan. Igartza Saria jaso zuen Eiderren  hirugarren lan honek, sari horren hamaikagarren urtebetetzean. Aurretik Julen  Gabiria, Unai Elorriaga, Fernando Morillo,  Karmele Jaio edo Katixa Agirre agertzen  zaizkigu, besteak beste, sariketa horretako ohorezko oholtzan izkiriaturik, badu  indarra beraz.

Iker Zaldua