ETXABE ULACIA, Borja
ERDAL IDAZLEEZ
ETXABE ULACIA, Borja " Idazketa" “Influentziak” sailean esan dudan bezala bi dira Austerrengan eragin gehien izan duten pentsamendu ...
Gehiago irakurri
ETXABE ULACIA, Borja
ERDAL IDAZLEEZ
ETXABE ULACIA, Borja " Kaleratu dituen lanak" 4.1 Jatorrizko hizkuntzan kaleratutakoak: 4.1.1- Fikziozko eleberriak: -The New York Triology (1987) - ...
Gehiago irakurri
ETXABE ULACIA, Borja
ERDAL IDAZLEEZ
ETXABE ULACIA, Borja "Biografia" (Paul Auster ) Paul Auster 1947ko otsailaren 3an Newarken jaio zen (New Jersey). Bere gurasoak, Samuel eta Queenie ...
Gehiago irakurri
ETXABE ULACIA, Borja
ERDAL IDAZLEEZ
ETXABE ULACIA, Borja "Irakurketa-txostena:Paul Auster" AURKIBIDEA 1.-Biografia 2.-Jaso dituen influentziak. 3.- Idazketa. 3.1.- Pentsamendu iturriak. ...
Gehiago irakurri
ETXABE ULACIA, Borja
ERDAL IDAZLEEZ
ETXABE ULACIA, Borja "jaso dituen influentziak" Paul Austerrek dio berarengan eragin gehien izan duten idazleak Becket eta Kafka direla. Austerrengan ...
Gehiago irakurri
ETXABE ULACIA, Borja
ERDAL IDAZLEEZ
ETXABE ULACIA, Borja "Lan hau egiteko erabilitako materiala" - AUSTER, Paul (1993) Leviatán. Compactos Anagrama. - Bidaiak Scriptoriumean ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
ERDAL IDAZLEEZ
WISLAWA SZYMBORSKA " Casandra". Itzulpena IGARTUA BENGOA, Karmele.   WISLAWA SZYMBORSKA " Unea". Itzulpena IGARTUA BENGOA, ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
ERDAL IDAZLEEZ
WISLAWA SZYMBORSKA " Unea". Itzulpena IGARTUA BENGOA, Karmele.     WISLAWA SZYMBORSKA " Unea". Itzulpena IGARTUA BENGOA, ...
Gehiago irakurri
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio
ERDAL IDAZLEEZ
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio " Giza faktorea" Literatura unibertsala . Ibaizabal . Hogeita hamar urtetik gora igaroak ziren leku hartan lanean hasi ...
Gehiago irakurri
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio
ERDAL IDAZLEEZ
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio" Manhattan Transfer" Literatura unibertsala. Ibaizabal. Hiru kaio jira-biraka zebiltzan; behean, hesiaren ohol ...
Gehiago irakurri
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio
ERDAL IDAZLEEZ
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio"Aitzinsolasa"Literatura unibertsala. Ibaizabal. John Dos Passos (1896-1970) eleberrigilea Chicagon jaio zen, Illinois ...
Gehiago irakurri
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio
ERDAL IDAZLEEZ
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio"Aitzinsolasa" Literatura unibertsala. Ibaizabal.Graham Greene (Berkhamsted 1904 - Antibes 1991) eleberrigile modernorik ...
Gehiago irakurri
LOPEZ DE ARANA ...
ERDAL IDAZLEEZ
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio"Irakurketa-txostena:Graham Greeneren Giza-Faktorea" Literatura unibertsala. ...
Gehiago irakurri

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
IDAZKETA
paul_auster1.gif 
 Paul Auster, Donostian


3.1-Pentsamendu iturriak:

“Influentziak” sailean esan dudan bezala bi dira Austerrengan eragin gehien izan duten pentsamendu iturriak.

    - Jackes Lacanen psikoanalisia: Mundua zentzumenen bidez hautematen dugu, baino, hitzen bidez sailkatzen, ulertzen eta aztertzen dugu gure zentzumenek jasotzen dutena, hots, mundua.

      - Transzendetalistek uste dute gure zibilizazioaren orden sinbolikoak orden naturaletik berezi  gaituela. Ralph Waldo Emersonek, tanszendentalismo amerikarra proposatu zuen idazleak, dio, gizakiak naturan bizi, natura behatu eta intuizioaz baliatzen bada energia kosmikoarekin harremanetan egoteko gai dela. Energia kosmiko horri deitu geniezaioke Jainko, totalitate edo dena dela (Walden or life in the Woods).

Bi teoria hauek badute zerikusirik elkarren artean: sinboloak, hizkuntza, identitatea, gizakia, natura eta errealitatea besteak beste.

Austerren protagonistak normalean idazleak dira, eta beraien  bizitzei zentzua eman nahi diete idazketaren bidez.  Bere identitatea eta tokiaren bila dabiltza. Helburu hori lortzeko, hiritik kanpo joaten dira maiz, mendiko etxola edo toki lasaiagoetara.


3.2- Bere lanetan errepikatzen diren elementuak:

Bere liburuetan behin eta berriz azaltzen diren elementuak hauek dira:
         - Koinzidentzia:  Bere eleberriak kointzidentzia ezinezkoz josita daude. Austerren ustez, bizitza koinzidentzia harrigarri eta ezinezkoz beteta dago. Inguruan ditugun istorio paralelo letargiatzaile mordoxkak gugan duten eraginagatik ez balitz sarriago antzemango genituzke; baina antzematen ditugunean, momentu bakan horietan,  gure adimena bere baitatik atera eta bizitzaren errima sumatzen dugu. Halako mementoak espazioa, denbora eta memoria baino haratago dauden gauzak sentitzeko zubi bat dira.

            - Berehalako hondamendiaren sentimendua.

            - Idazle obsesiboa pertsonaia nagusia.

            - Aitaren ausentzia.

        - Metafikzioa: Estrategia narratibo bat da. Fikzioaren barruan fikzioa. Austerrek, idazleak, sarri fikziozko idazle bati buruz idazten du. Fikziozko idazle honek, era berean, beste fikzio bat idazten du.  Fikzioak horrela, sormen prozesuaz aritzeko eta berari (fikzioari) buruzko hausnarketa egiteko aukera ematen du.

        - Intertestualitatea: Bere eleberrietan beste eleberri batzuk, bereak barne, eta  beste eleberri batzuetako pertsonaiak azaltzen dira. Ez-fikziozko lanetan beste artista eta beste lan artistikoak (margolanak, abestiak, eleberriak) iruzkintzen ditu. Adibidez: Don Kijote Mantxako, Krimena eta Zigorra, Hölderlin, Biblia, Van Gogh, Billie Holliday...

        - Ulertzeko gaitasuna galtzea: Besteak beste Travels In The Scriptorium eta City of Glass eleberrietan gertatzen dena. Hizkuntza eta sinboloei buruz hausnartzen du Austerrek halakoetan.

            - Porrota: Austerren eleberrietan protagonistak galtzaileak edo bizitzan arrakastarik izan ez duten pertsonaiak izan ohi dira. Pertsonaiek ez dute argi bere identitatea, segurtasun eza darie, eta horregatik porrot egiten dute. Hori dela eta protagonistek dena utzi, hutsetik hasi, eta beraien identitatearen bila hasten dira

            - Beisbola: Austerren eleberri eta film askotan azaltzen da Beisbola. The Invention of Solitude liburuan esaten du, berarentzat, beisbola memoriaren boterea sinbolizatzen duela bi zentzutan: Alde batetik, bere bizitza gogoratzeko katalizatzaile bat da, eta bestetik, lehenaldi historikoa ordenatzeko estruktura artifizial bat da.

        - Fikzioa/errealitatea: Bere eleberrietan nahasi egiten dira: Fikzioak, fikzio moduan aurkezten zaigun errealitatea, fikzioaren barruan dagoen fikzioa, eta erdi fikzio erdi erreal diren fikzioak edo ez-fikzioak.

        -  Gela: Lan askotan deskribatzen dituen gelak fisikoki gela txiki eta soilak dira. Gela horietan ez dago tokirik norbere huskeriaren kontzientzia ez daukan pertsona batentzat. Gelatik at dagoen gauza ororen omenez eraikitako tenplua da gela. Espazio infinitua bat, bere unibertsoa. Hona hemen Austerrek egindako hitz jokoa: “Room and Tomb, Tomb and Womb, Womb and Tomb”  Room:gela, tomb:hilobia, womb:uteroa.

aurkibidea
 

 

 

 

Borja Etxabe 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli