Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

BIOGRAFIA 
 
10    

Paul Auster 1947ko otsailaren 3an Newarken jaio zen (New Jersey). Bere gurasoak, Samuel eta Queenie Auster, jatorri poloniarreko juduak ziren, gizarte-klase ertainekoak.

Umea zela bere osaba itzultzailearen liburutegiaren bidez izan zuen liburuekin aurreneko kontaktua. Urte gutxi batzuk geroago bere bizitza eta lan literarioa markatuko zituen zerbait gertatuko zitzaion: Udalekuetan, jolasean  ari zela , bat-batean tximista batek bere laguna jo eta hil egin zuen. 10 edo 12 urterekin hasi zen  idazten. 15 urterekin, Dovstoevskyren  Krimena eta Zigorra irakurtzean, konturatu zen  idazle izan nahi zuela.

Bere gurasoek etengabe eztabaidatzen zuten diruari buruz eta, Auster gaztea zela, banandu egin ziren. Harrezkero lan ugari egin behar izan zuen bizirauteko: Zerbitzari, inkestari, saltzaile, lorezain... Egoera honek bere Hand to Mouth ez-fikziozko liburu autobiografikoari izenburua ematen dio. Bere gurasoak banandu zirenean Auster jaregin egin zen. Egoera berriak bere bakardadean sakontzera, eta, bere identitatea eta lekua bilatzera bultzatu zuen.

Columbia High Schoolen ikasketak bukatu ostean Columbia Universityn ikasiko du. 1967an Parisera ihes egiten du Vietnameko gerrara ez joateko. Film mutuentzako gidoiak idazten ditu. Ez da sekula filmik egingo bere gidoi horiekin baino 2002an kaleratuko dira The Book of Illusions liburuan. Dupin eta Du Bouchet idazle frantsesak itzultzen ditu. Estatu Batuetara itzuli eta 1971ean ikasketak bukatu: Literatura ingelesa eta konparatiboa, literatura errenazentista eta literatura frantsesa. Parisera itzuli zen Bertan Mallarmé, Sartre eta Simenon itzuli zituen , poesia idatzi  zuen  eta aldizkari batzurekin kolaboratu zuen.

1974ean, ezkongai-harreman luze baten ondoren, Lydia Davisekin ezkondu zen . The Red Notebook liburuan Austerrek  Lydiarekin ezkondu aurretik izan zuen harreman luzea “on-again, off-again” hitzekin deskribatzen du. Lydiak eta Austerrek arazo ekonomiko larria pairatu zuten . Itzulpenak eginez  ez zuten nahikoa diru irabazten.

1976ean bere lehenengo eleberria kaleratzen du Paul Benjamin ezizenarekin: Squeeze Play. Nobela beltza. Ez zuen arrakastarik izan. Berak dioenez dirua irabazteko idatzi zuen.

1978ko otsailean New Yorkeko feria batean  berak asmatutako karta joko bat saltzen hasi zen  aberasteko asmoz. Action Baseball zuen jokoak izena. Porrot itzela izan zen.

Lydia eta Auster 1979ko apirilean banandu egin ziren . 1981ean Siri Hustvedt idazlearekin ezkondu zen .

Garai horretan bere aita hil egin zen   eta bere estutasun ekonomikoak arintzen dituen jaraunspena  jaso zuen . Aitaren heriotzak 1982an kaleratzen duen The Invention of Solitude liburua idaztera bultzatu zuen . Esan daiteke liburu honekin egiten duela bere estreinaldi literarioa, Squeeze Play eleberriak ez zuen oihartzunik izan eta. Azkenean, aintzatespen internazionala 1985ean lortu zuen. The New York Triology eleberriarekin Istorio detektibeskoez osatutariko triologia bat da. Ez dira ordea detektibe eleberri konbentzionalak. Ez daude misterio eta pista batzuen inguruan antolatuta. Austerrek eleberri detektibeskoen forma erabiltzen du identitatea eta auzi existentzialak aztertzeko, eta honek, jatorriz detektibe eleberri soilak izan zitezkeenak forma postmodernoetara bultzatzen ditu.

Harrezkero eleberri ugari idatzi ditu eta hainbat filmetan parte hartu du zuzendari, gidoilari, eta batzutan, aktore bezala.

aurkibidea

   

 

 

 

Borja Etxabe