Galarraga

Kontaktuak

Galarraga
Galarraga Arrizabalaga, Haizea

Soslaia

Bizitzan kasualitateak gutxi dira. Normalean denak du arrazoi, jatorri edota azalpenen bat. Nire izena Haizea izatea ere ez da kasualitate hutsa; nire izaera aztertuz ikus baitaiteke zoragarri datorkidala! Haize bolada ikaragarri baten antzekoa naiz, nortasun handikoa eta odolberoa oso.Nire bizitza liburu ireki bat da, kapitulu anitzez osatua dagoena. Aurreko kapituluan Lehen Hezkuntzako irakasle bihurtu nintzela irakurri nuen. Orain Euskal Filologiako master bat ikasten dudala dio liburuak; Idazle Eskolan gozatzen dudan bitartean. Eta bihar zer? Pixkana joango da sortzen liburuxka eta momentuz, zain egongo naiz, hurrengo pasartea noiz idatziko den zain.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli