UGARTE, Arantzazu "Olatuek gazitutako ametsetan blai" HOT
Amore eman duzu, Abdul, arraioa!– Hakimek ezin zituen begiak bere lagunaren gainetik kendu. Beldurraren ispilu bilakatu zitzaizkion begi lausotuak, eta malko otzan batek ihes egin zion masailetik behera. Inork ez zion malko hori lehortuko, ordea; itsasoaren gazitasunean galtzera zihoan...