Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

jon1a
2. AHOZKO ITURRIAK

BEOBIDE, Bitor Mari: Intxaurbeko errota izenaz ezagutzen den baserrian jaioa. 58 urte ditu.

EGILUZ, Maria Luisa: Lanbreabeko errotan jaioa, eta gaur egun bertan bizi da.

EGILUZ, Patxi: Lanbreabeko errotan jaio, bizi eta lan egindakoa. Julián Egiluz, Lanbreabeko azken errotariaren anaia. 75 urte ditu.

GUMUZIO, José Antonio: Germán Gumuzio, Goiko errotako azken errotariaren semea. 52 urte ditu. Gaur egun Igorren bizi da.

INTXAURBE, Simona: Benigno Pujana Olabarriko eta Zeanuriko azken errotariaren emaztea. 90 urte ditu, euretatik 63 Olabarrin bizi izan ditu.

LARRAZABAL, Bitoriano: Gabriel Larrazabal, Ibargutxiko azken errotariaren semea. Ibargutxiko errota zaharberritzeaz arduratu da.

LARRAZABAL, Satur: Gabriel Larrazabal, Ibargutxiko azken errotariaren semea. Ibargutxiko errota zaharberritzeaz arduratu da.

ORBEZUA, Juan: Aukariko dorretxean bizi da, Akauriko errotaren ondoan, eta errota hau lanean ezagutu zuen.

PUJANA, Ana Mari: Benigno Pujana, Olabarriko eta Zeanuriko azken errotariaren alaba. Gaur egun Olabarriko errotan artoa ehotzeaz eta bisitariei azalpenak emateaz arduratzen da. 61 urte ditu

PUJANA, Fermín: Benigno Pujana, Olabarriko eta Zeanuriko azken errotariaren semea. Gaur egun Olabarriko errotaren jabea eta zaharberritze lanen arduraduna. 60 urte ditu.

VILA, José: Uribiarteko errotako azken errotaria izan zen Carmen Belakorturen senarra. Gaur egun ere Uribiarten bizi da. 78 urte ditu.

ZULUAGA, Imanol: Altzusteko kofradia osatzen duten hogeita sei kideetako bat. Barrengo errotako hamaika jabeetako bat. 54 urte ditu eta Altzuste auzunean bizi da.
botoia1
 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago