Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
ISILAK DIO
Isilik eskaini dizut egunero
bizia,

badakielako isilak esaten, hitzaren gainetik;

isilik eskatu didazu
eskua,
isilik eman, hainbestetan!
zurearen beroa;
isilik itaundu nauzu,
isilik erantzunak

hitzetan bermatu gabe susmoak;

maitatu zaitut, eta maitatzen
paperean
isilik,

eta isilak bereak dituen baieztapen
debeku
zalantza eta
askatasunaren babespean
adierazi dizut, didazu,
zaitudala, nauzula,
ondoan,
sinadura bariko kontratu mutuan;

...isilik etorri da , agurka,
geroa
...isilik dator azalera denbora luzean gordetako
negarra.