Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 Inprimaki hutsaklina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Bere buruarengandik ihesi herria zeharkatzea,
edonork egin dezakeena;
baina gau hontan fabrika bazterrean eskegi den iragarkia
jadanik ez da inprimaki hutsa
eta ez dator inor gehiago atzetik ihes.
Lana jateko eta jana lan egiteko,
dena etorkizunaren izenean.
Eta betiko zuzenbideko araudia preskribituak
-juje eta fiskalak ohean lo diren bitartean-
eta heriotzaren pantaila ernegarriari
izu zion emakumearen negarrak
periferia koloreko azala darama
postre bat iragarri ahala. aurkibidea
Legeen antzinakotasun aurkituekin bezala,
errelatoa eta etikaren talka moralak
igortzeraino ekidin nahia ekidinezin bihurtzeko.
Zerbait gehiago gertatu ei da gaur,
ahanztura berreskuratuko duen 
etorkizunaz beste,
erreketan itotako gorpuen orbainek
beso sendoak zituztelakotz halabeharrez.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago