Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 Horrexegatik

Gutxitan egiten duzu irri, ez duzu hori gastatzerik nahi.

Ederra da, garunera betiko itsasten den horietakoa,

neurrian erabilia;

horrexegatik zaizkit urriegiak;

horrexegatik naiz ni hain saiatua inozokeriak egiten;

horrexegatik zure masailak handitzen direnean, goratzen, gorritzen, eta aldez

alde alaitasuna marrazten, naiz ni zoriontsu.

Garestia, mendekotasun-sortzailea eta maitakorra duzu irribarrea;

horrexegatik zait ezinezkoa hori ahaztea, aldentzea, amesteari uztea, saiatzea.

Badakit ez duzula sekula irakurriko; horrexegatik idazten dizut.

Mikel Gartziarena

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago