Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Aitonarentzat

Zure ahotsa telefonoaren bestaldean,

hotzikara lepoaldean, eskua sorbaldan.

Zure irudia aurrez aurre egoitzako eserlekuan,

komaz jositako zerrendari amaiera emango dion puntuaren zain.

Zure hitzak eta besarkadak oroitzapenean,

lurrin gozo sarkorra datorkit gogora.

Zure manta gorribeltz txikia,

berriz ere ibiliko ez diren hanka hezurtsuak estaltzen.

Zure gurpildun aulkia,

behin izandakoaren itzala.

Zure hamaika koloreko pilulak,

itzulerarik gabeko ahanzturaren autopistan rest-stopak.

Mikel Gartziarena