Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

HARAINDI

Hemen basazkoa da denbora,
barakuiluen ibiliaren modukoa.
Hemen miopeak gara denok,
errepublika berririk
eraikitzeko asmorik gabe nabil,
ez naiz Robinson Crusoe,
burusoilegia naiz Ostiral izateko.
Hemen ez naiz erreboltaz oldartzen
gauero atea ixten didaten polizien kontra,
nahiago dut koldar jokatzen jarraitu,
nahiago dut begi bustiak eskuetan bildu eta
poltsan sartu didazun trikotarekin itsasoa sikatu,
barakuiluek paretak laztantzen dituzten bezala.
Hemen gatibatuta gauzkaten paretez haraindi
Jaurtitzen ditugu paperezko hegazkin zuriak,
mailuak dunbaka, betazal hertsietan lur-hartzeko.
Hemen gatibu gauzkaten sarrailen zuloetatik
arnas hartzen jarraitzeko.

 

 

 

 

Mikel Etxaburu