Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
“Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,
eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;
gutxi gora behera, aditzak barne, hogeita zazpi hitz.”
BERNARDO ATXAGA
luma45
galderak
 
galdera asko otu zaizkit eskuak batu eta
asfaltoa gurutzatzera abiatu garen momentuan
maite ote nauzun edota maitasuna hau ote den beti
eskutik helduta ildoak zeharkatzea baino zerbait gehiago den

eskutik heltzeko noiz ote den laster ere
galdetu diot neure buruari
ibilbidea egiteko noiz ote den berandu
nora gatozen eta norantz doan sendo harri bidea
bizitza aurrera egitea besterik ba ote den
jakin mina sortu zait
zer dagoen han – eta zer ez -
urratsak amaitzen diren kilometroan
eskuak batuta eramango ote nauzun inoiz
lurraren mutur azkeneraino

erantzun gabeko galdera asko bururatu zaizkit
galdetu ezineko erantzun biluziren bat ere bai eta
bat-batean uzkurtu egin zara
isil-isilik ihes egin duzu
errepidea lasterka zeharkatzen duten trikuak bezala

Ekhiñe Egiguren