Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
amodioak eta ezak

LASKA JE LASKA
a jsem sama
s laskem
(=maitasuna maitasuna da
eta ni bakarrik nago
maitasunarekin)

Mundutik ezkutatu nahiko nuke,
lotan gelditu egun eta gau osoan,
bihotzetik ez sufritzeko
ez pentsatzeko,
ez sentitzeko,
hori da egia:
ez dut Euskal Herrira itzuli nahi
bihotzak gehiago sufrituko baitu,
eta ez dut hemen, Moravian, jada lekurik,
ezetza jaso baitu berriro ene bihotzak.

Laska je laska
eta bakarrik nago
maitasunarekin,
maitalerik gabe
maitatzeko norbait banaiz ere,
inoiz baino politago ikusten badut ere neure burua.

Laska je laska,
eta maitasuna ez da amodioa
maitale bat eta maitatu bat baino askoz gehiago delako
bakarrik nago.
Hiru gabe bi ez dagoen arren,
bakarrik nago
maitasunarekin.

Maitasuna maitasuna delako
urkiaren altzoan
amets egin nahiko nuke
martxoan.

luma43a

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

Ainara Maia
Brno

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago