Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
luma42a

nire baitako biztanlea

Hileroko hormona festaz
esnatu naiz goizaldean,
ibuprofeno gosez.

Atzamarka eginez
bihurritu falopioren tronpak
eta moztu obarioak
mina odolezko urmaelean hondoratzeko
sakonean,
poesia jaiotzen den
negar eta algara nahastuen  artean.

Ate joka nire baitan,
baina habitatzen nauzu
eta izugarri maite zaitut.

 

Haizea Caminos