Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Deskargatu Izena Tamaina Iraupena
download Itziar Gomez: Eta noiz hasi ginen izaten...?
1 MB 1:06 min

Eta noiz hasi ginen izaten...?

luma7_44

Garenaz jabetzen?
Izan ginena sentitzen?
Amaren sabelean? Big band handian?

Zein instante zehatzean bihurtzen da zoriona
zoritxar?
Zein segundotan amaitzen da maitasuna… ?
Non hasten da gorrotoa?

Saldu ziguten zeruak ona dakarrela;

Zergatik bihurtzen da bat batean zerua infernu?
Zuria beltz?
Gozoa, gazi?
Zoriona, zoritxar?

Zer da ongia?
Eta gaizkia?

Gaztea zahar bihurtuko da.
Zimurra, izan denaren lekuko.
Harrokeria azkenean sosegu.

Minak gaiztotuta bizi zen.
Gorrotoak jota hilzorian.
Heriotza zuen lagun.
Esaten zuen; heriotza ez zela hotza
Heriotza zela esperantza.
Eta denak kutsatu zituen.

Eta 72 urteren buruan…
Joan ziren alde batekoak
Joan ziren beste aldekoak.
Heriotzak batu zituen hautsaren hutsean.

Eta azkenean pelikulak utzi zioten zuri beltz
izateari
eta heldu zen kolorea bazter guztietara.

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli