Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Deskargatu Izena Tamaina Iraupena
download hostoen galera
0.9 MB 0:58 min

luma7_42

 

Udagoiena, hostoen galera

Utzi hiru, esan zuen haizeak

Bat, babesten nauen haserrea,
minaren oskola,
begietako lainoak
lausotzen dit bihotzeko gela.

Bi, agertzeko beldurra,
hosto lizuna,
nork dantzatuko ote du
zure lilura?

Hiru, ezin ezer utzi,
utzi, solta, biluzi,
jare joaten eta laga aidean.

Ez bat, ez bi eta ez hiru,
esan zuen haizeak,
neuk galtzen ditut denak

Hiru, bi, bat, gabeziak krak
Bat, bi, hiru, berria ekar

Eta haizeak bidea zabaldu
eta zuhaitz biluzi ederra, nabar horia,
utzi dit opari
begi bien artean, bihotza ñir-ñir,
udagoieneko arrats gorrian

Axun Gereka

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli