Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Deskargatu Izena Tamaina Iraupena
download Ainara Maia: Bizitza bertze nonbait dago (nigandik at)
1.3 MB 1:23 min

luma7_38

Bizitza bertze nonbait dago

(nigandik at)

Negarrik gabe, isilik, sortu nintzen.

Olerkaria sortu zen behin,
baina non eta noiz zehazki?
Ainara. Udaberriko ainara bakar bat
udaren iragarle,
baina non da uda?
Ainara bakar batek ez dakar udarik,
eta bitartean masturbatu egiten da
eta (a)hots arrotz bakar bat sumaturik
lasterka hasten da
ihes egiten du habiatik.

Olerkari ororen bizitzan behin,
amarengandik at jaurtiarazten duten malkoak heldu
eta lasterka hasten da.
Lasterka segitzen du Arthur Rimbaudek,
Xabierrek (Lizardik nahiz Letek) ere bai,
behin eta berriz
nahiz eta lepoko batek heldu bortizki bere gogoa
lasterraldi horretan POESIAidatziz ziztu bizian.

Olerkaria jeloskorra da
erdi aroko gizona, urteak joan ahala,
denbora mantsotzen du
eta orduan hiltzen da olerkaria,
baina soilik olerkari batek daki
zein maitagarria den
poesiaren etxe ispiluztatuaren barnea.

Bitartean ainara bakar batek hegan segituko du
zeru urdinean.

Eta nik lasterka haren gibeletik,
behin negarrez hasi bainintzen
eta jada ezin dut gelditu!
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli