Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
Irudia: Kristina Fernandez  

 

BILBOKO BERLIN 

Batzutan, Bilbon barna paseoanibiltzeko egun ederrak izatendira. Hodeiek itzalik gabekohiria lagatzen dutenean. Etagustura joaten naiz, paseoan.Nahiz eta gehienetan jende gehiegi dagoen.Eta nik, hiri batek eskaintzen dizkidanbakardadezko mementoak ditut gustuko.Igande goizak, adibidez. Igande goizak, etabizikletan, askoz hobe. Mementoz, ez naizhurbildu igande goiz batez Bilbora bizikletan...baina egiteke dudan proiektua da.Ahalik eta lasterren, zer arraio. Ziurrenik,larunbat gau asko baino emaritsuagoaizango baita. Gaua eta egunaren artekoaduanaren egunsentiren bat pasako dutbertako kaleetan bizikletan.

Berlinen egin izan nuen bezala. Bakarriketa aske sentitzeko eta sentituz. Ibilaldihaietan hiriko monumentu nagusiak ikustennituen: Telebista dorrea eta Alexanderplatzeta antzinako eraikin komunistenmultzo hotzek sortzen zidaten misterio kutsua...Brandenburgoko atea, Parlamentua...eta azkenik, guztietan bereziena: Berlinerdi-erdian zegoen bat: “Siegessaule”zeritzona.Tiergarten parke eta baso erraldoiarenerdian. Monumentua zutabe altubatek osatuta zegoen, eta haren goialdeanemakume hegaldun baten estatua zegoen:Garaipenarena. Berez, hori bera esan nahi
du Siegessaul hitzak alemanez: GaraipenarenZutabea. 1871. urtean frantsesei irabazitakoguda omentzeko egin zuten prusiarrek,baina Hitlerrek eman zion gaur egungokokalekua.

Zaila da Bilbo Berlinekin alderatzea. Berlinek...ez zeukan mugarik eta bere eraikinakinfinituan galtzen ziren amaiera gabekolautada prusiarretan.

Bilbok aldiz, beti dauka bere topea gorantz doan larreren batean. Horrekin zailago ikusi izan dut Berlingo egunsentiak ematen zidan askatasun maila Bilbon lortzea.Gainera, Berlinen, lautadez gainera, etorbide zabal-zabalak zeuden: Unter den Linden, Strasse der 17. Juni, Karl Marx Allee... Bilboren kasuan, egotekotan, bakarra dagoenean: elementu likidozko etorbidea, hain berea den itsasadarraren ibai zabala.

Eramango du askorentzat honek ere askatasunerantz, itsasoratzean. Baina hala pentsatzen duenarentzat, lurrik ikusten ez den itsasoan, noraino izango da aske? Izango al du abantailarik basamortuan aske izateak. Abantaila guztiak, heroiarentzat. Baina ez al dugu nahiago gehienetan basamortuko uraren truke preso izatea, bizirautea… telebistako erreportajean Dolores ematen ari diren bitartean. Hobe zutik hiltzea, makurtuta bizitzea baino.

Bilbon, berlindar askatasunaz gozatzeko beste modua inguruko mendi tontorren batera igotzea izan liteke. Baina beti dago atzerago altuagoa den harresiren bat. Mugaren bat.

Hiriburu alemanean nintzela, oroitzapenean babesgarri nituen mendi bilbotarrok. Besarkatu egiten ninduten amatasunezko beso eta bularrok. Handik bestaldera zeuden arriskuez babestuz. Orain, aldiz, Bilbon naizela, kartzelaratu egiten naute. Hemendik ihes egiteko egin beharreko esfortzu handia gogorarazi. Amagandik independizatu beharra daukan gaztea bezala. Haraino igo behar hemendik alde egin nahi izanez gero.

Hau da hau paradoxa, ez al da ba horrela ibiltzen beti gizakia, babesa eta kartzelaren arteko muga hori ezin definiturik.

Pentsamenduok idatzi gabe nituela, itsasadarraren izkina batean nintzen behin, inspirazioak zikindu ninduenean. Deskribatzeko beharrak. Hiriko nire bi eraikin gogokoenen artean: Santanderrerako tren geltoki eklektikoaren parean ni, eta Arriaga antzoki neobarrokoa ibaiaren bestaldean. Eta neure bazterrean, gazte afrikar bat aurkitu nuen, kaioei ogi gogorra botatzen. Txoriak goseturik arrapaladan abailtzen ziren, elkar joz behar izanik ere.

Polita zen horrenbeste hegazti hirian bertan hegan ikustea, eta “bertako” bospasei lagun hurbildu egin ginen, ikuskizuna zelatatzera. Presazko hiritarren arteko burrunban nahikoa izaten da baten bat gelditu eta zerbaiti begira geratzea gutxika beste zenbait ere geldi daitezen. Ez delako gizakiarentzako monotonia. Ez bainuke horrela pentsatu nahi.

Hustu egin zuen azkenera gizon beltzak bere poltsa. Eta alde egin zuen, nire begiradari irribarre batekin erantzunez. “Musulmana izango da, eta bere erlijioaren betebeharra bete ostean, ase eta pozik sentituko da”, pentsatu nuen.

Alabaina, Siegessaulez esandakoez oroiturik, beste bi zutabe etorri zitzaizkidan gogora. Herkulesenak, hots, Ceuta eta Gibraltar.

Arriaga zen Ceuta, harrizkoa baita bertako haitza. Eta bestaldean, “Concordia”-ko geltokia, Gibraltarren britainiarrak direlako.

Itsasoko urak bi muturrak banatuz. Eta elkartuz.

Ogi apurrak gu geunden muturretik erortzen. Eta beste ertzetik, goseturik, elkar joka abailtzen ziren izakiak, mokaduren bat eskuratzeko larritasunean. Eta mokadua eskaintzen zien izaki bakarra, afrikarra. Ez dakit kaio haiek non ote ziren jaioak; afrikarrak, afrikartzat jo ote bazituen. Baina memento hartan, bera zen haien goseaz kezkatzen zen bakarra.

Gizakiok, guk geuk nozitu arte, hainbat arazoez zein sentsibilitate gutxi daukagun pentsatu nuen orduan. Dena den, ogia bukatu egiten da. Izango luke txoriak aukera bat eguneroegunero ogi apurra eskuratzeko. Beltzaren eskuetan, kaiola baten barruan sartuta, kaioa. Orduantxe izango luke, babesean; kaiolaren... babesean txoriak, eguneroko mokadua. Berriz ere: askatasunari muzin, bizirautearren.

Babesa eta kartzelaren arteko muga. Memento hartan, etorkin batek eguneroko ogia lortzearren zenbat ordu lan egiten zituen nahi nuen jakin. Eta ni neu giltzapetua ala giltzaduna ote nintzen galdetu nion neure buruari.

Andoni Etxeberria 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago