Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
   
     
 
TREN GORRIA  
Nire gela txikian nago, bakardadean gordeta, ezkutuan itotzen, ohe gainean etzanda. Leihotik, urrutitik datorren tren baten hotsa entzuten da. Nire begirada gelako leiho txikira zuzentzen dut. Ez dut hiria zeharkatzen ari den tren gorririk ikusten, ez dut hiriko parkeak gauerdian izaten duten isiltasun ozena, lantza legez, zeharkatu eta birrintzen duen trena ikusten. Zeru urdin iluna ikusten dut, hodeirik gabe, ilargirik gabe, izarrik gabe.

Trenaren triki-traka erritmikoak nire bakardade klaustrofobikoa arintzen du. Tarte batez, itxaropenaren errainua gela barrura sartzen da.

Badoa trena galtzadarri urdinez eta teilatu gorriz osatutako herrira. Badoa trena sekula egon ez naizen herrira, badoa trena, sekula abandonatu ez duda herrira. Bertan daude haurrak, parkean, jolasean, baloiarekin, beltzez jantzitako udaltzain paseanteak baloia kentzen ez dien bitartean. Haur zikin zoriontsuak. Nerabeak ingelesezko klase partikularretara doaz zuhaitzei inausitako adarrez jositako bidetik. Txakur kaka ugari. Belar eta geranio usain sakona.

Teilatu gorridun etxe horian, zortzi ganbara daude. Horietako bati amoniako eta oleo usaia dario. Pintorearen ganbara da. Txikia da oso. Sabai oker, teilaturen formaduna, eta baxua du. Toki batetik bestera joateko makurtuta edo belauniko joan behar izaten da pintorea.

Inork inoiz ikusi ez dituen margolanez beteta dago ganbara. Bazter batean, koltxoi zahar baten ondoan, Capitan Truenoren komiki mordoa pilatuta. Kontrako bazterrean egurrezko aulki bat eta kaballetea. Ganbara erdian, zentroan, berogailu zahar herdoildua. Alde batean dauden bi leiho txikietatik begiratuta, etzan egin behar da hori egiteko, bainila eta gernu usaindun frontoi hori zaharra ikus daiteke.
Haizeak, herri gainean dauden mendietako baso ilunak astintzen ditu, zuhaitzak eragiten ditu olatu berdeak osatuz, mendia ildaskatzen dituzten olatu berdeak, aurrera eta aurrera doaz, laino zuridun zeru urdinaren azpitik, itsasora iritsi arte. Itsaso gogorra, olatuak labarraren kontra bortizki zanpatzen, ur gazi lainoztatua giroan, kresal usaina.

Joan da trena. Berriz ere, isiltasuna parkeaz, hiriaz jabetzen da. Berriz ere ni ohean, nengoen tokian. Flexoa itzali, irratia piztu, eta izara artean ezkutatzen naiz, bihar, gau erdian, 12:25ean pasatuko den tren gorriaren zain.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli