Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
  ostruka_etxabe.gif
  pdf
 
OSTRUKAREN AMETSAK 
Berrogeita hamahiru zenbakia azaltzen da pantailan. Bulego handian Mario eserita, zenbakidun papertxoa eskuan, zain. Eserleku urdinetik leihora begira.

Marioren iritziz administrazioa, orokorrean, urdina da. Administrazio publikoan pentsatzen duenean, batez ere urdina datorkio burura. Kolore zuria ere etortzen zaio, baina urdina gehiago. Argentinako banderaren koloreak, bere aberria. Eguzkia ez da falta bandera osatzeko, leiho erdian dago, abuztuko eguzki borobil bizia.

Kezkatuta dago Mario, urduri. Txanda iristerakoan. Batek daki zein izango ote den funtzionarioak eskakizunari  emango dion erantzuna. Mariok badaki. ordea, erantzunaren balizko ondorioa. Horrek estutzen du.

Mario ez legoke bulego honetan Guitarraonline web guneko foroan Igor ezagutu izan ez balu. Telecaster gitarrari buruz iritzia ematean ezagutu zuten elkar. Bi une igaro ondoren. Mario Bilboko aireportuan zegoen, gitarra zorroan. Buenos Aireserik iritsi berri, Donostiara joateko moduren baten bila.

Mario soto batean instalatu zen. Leizegorrin hasi zen lanean. Igorren aitaren tabernan; batzuetan zerbitzari moduan, besteetan gitarra jotzen eta, noizean behin, garbiketa  lanak egiten.  Astelehen era astearte arratsaldeetan orduak ematen zituzten Igorrek eta Mariok sotoan gitarra jotzen. John Lee Hooker era Robert Johnsonen abestiak jotzen zituzten, bluesaren jatorriaz hitz egiten zuten, Mississippi ibaia eta afroamerikarren borroka imajinatzen zuten, herriaren  borrokarekin amets egiten zuten. Maiz, Mariok tango bat jotzen zuen Igorrentzat. Igor zur eta lur gelditzen zen, txunditua. Mario, gitarra jotzeari utzi gabe , Igorren liluratu  aurpegiaz trufatzen zen. Tangoa abesten zuen bitartean, begiak Igorren aurpegian iltzatzen zituen Mariok, keinu bakoitza hurrupatu nahian. Tangoa bukatu ondoren, beti elkarrizketa berdina errepikatzen zuten:

-Egunen batean eszedentzia eskatu eta Berlinera joango gara.

-Ni prest nago, zure zaia, badakizu.

-Atzo Ikerren e-mail bat jaso nuen

-Eta?

-Die Blaue Monde tabernan omen dabil lanean, Esan didanez, jendea behar dute ostegunero antolatzen duten musika emanaldirako.

-Ez legoke gaizki e...

-Berlin..,

-Tabakoa utzi beharko duzu. Hemen baino dezente garestiagoa omen da.

-Garagardoa merkeagoa bada konpentsatuko dut tabakoarena.

-Eta bestela?

-Bestela “Kartoffeln” pixka batekin konformatu beharko.
-…
-…

Bazekien Igorrek ez zirela sekula Berlinera joango, eta joatekotan, oso denbora gutxirako izango zela. Baina jostagarria zen amets egitea, zoriontsuak ziren amets egiten zuten bitartean. Errealitatetik at,  ostrukak burua zuloan sartzen duenean bezala. Marioren soto ezkutuan, Marioren soto ezkotuan.

Baina Manok ez du nahi sotoa bere ametsen hilobi bilakatzea. Horrexegatik jo du gaur administrazio publikoko bulego honetara. Bizi duen egoerari errealismoaz aurre egitera, gauzak behar diren moduan egitera, ezkutuan ibili beharrik gabe.

Hirurogeita hamabost zenbakia. Jende asko aretoan.

Hurrengoa Mario. Urduri dago,

Hirurogeita hamasei. Mariok alboan duen urrelili sorta hartu eta badoa mostradorera.

-Han zuretzat, Igor -Loreak mostradore gainean uzten ditu. Igor zurturik dago, mutu, tangoa entzuten zuenean baino dezente harrituago. Oraingoan, ordea, ez du Mariok barrerik egiten.

-Ni Berlinera noa. Bazatoz? -Igorrek ez du hitzik esaten.

-Zu era ni, “Pitxi” -Igor gorritu egin da, ez daki zer esan. Bat-batean bero izugarria sentitzen du. Iruditzen zaio inguruko pertsona guztiak isildu egin direla. Begiak Marioren aurpegitik erretiratu eta ingurura begiratzen du ea bere kideek “Pilxi” hitza entzun duten ala ez jakiteko.

-Emadazu gutxienez Ikerren telefonoa -dio Mariok negar malkotan.

Post-it batean apuntatzen du Igorrek telefonoa eta eman egiten dio. Mario badoa. Igor ez da mostradore gaineko urreliliak ukitzera ausartzen.

Hirurogeita hamazazpi zenbakia azaltzen da pantailan.
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli