Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
galduta.gif  
 GALDUTA 
Inork ez zuen ikusten, eta ikusten zutenek, ez zuten begiratzen. Semaforoari bi eskuekin heltzen zion agureak. Praketan pixa eginda zegoen. Lurrean, putzu batean, bere makila. Ez zuen begirada alaia, ez tristea, galdua baizik. Hiri erdian galdua zegoen Alejandro.

Egia esan, Alejandro,Donostiara etorri zen lehenengo egunetik egon zen galduta. Duela bost urte hil zen Pili, Alejandroren emaztea. Ordutik hasi zen Joxe Mari, Alejandroren semea, Alejandrori beraiekin Donostiara bizitzera joateko esaten, hobeto egongo zela, Endoia leku txarra zela adineko pertsona batentzat... Sei urte igaro ziren Alejandro amore eman zuen arte. Endoia utzi eta Donostira joan zen, eta Donostian, zahartzen hasi zen.

Izarraitz inguruetan ematen zuen goizeko bueltatxoa Anoetatik ematen zuen orain. Tabernan egiten zituen orduak telebista ikusteko erabiltzen zituen. Ardoa utzi eta Coca Cola edaten hasi zen, eta aste egunetan, arratsaldeko bostetan, hilobak kolegiotik jasotzera joaten zen. Bukatu ziren belar mozketak, baratza eta azienda gorria zaintzea.

Semaforoan gertatutakoa eta gero, Monica kontratatu zuen Jose Marik. 27 urteko kolonbiarra. Monica arduratzen da orain hilobez. Berarekin ematen ditu orain Alejandrok Anoetatik bueltak. Biak besotik helduta, biak bakarrik, biak galduta. 
                                                                               
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli