Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
pdf  
BALDE URDINA 
Bi mila eta bosteko azaroaren hogeita zazpia, Deba. Gaur amaren urteak. Ondo jan eta edan dugu. Leihora atera naiz zigarro bat erretzera eta aurrean dagoen usategi bati begira gelditu naiz. Teilatua puskatua du eta bi ahuntz dira bertako biztanle bakarrak. Beti dabiltza inguruan bazkatzen.
Usategiaren hondakinen artean balde urdin bat dago.

1981eko irailaren 11. Hego Ameriketako nazio gehienak, Caracasen, nekazari erreforma gauzatzeko akordioa sinatu dute. Euskal Herrian egun eguzkitsua dugu.Azulurdinen, eguerdiko hamaikak eta hiruan, Renault 14 urdin bat Mendeurren Etorbidea zeharkatzen ari dela leihoa ireki, eta, norbaitek, balde urdin bat jaurtikitzen du autotik. Baldeak, lurra jo eta pare bat pinpa egin ondoren espaloiaren erdian gelditu da. Klonk!

1981eko irailaren 12a, Azulurdin. Atzo, banketxean, nire mahaian lanean nengoela, zuzendaria etorri zitzaidan. Gizon altu, argal, indartsu eta pastako betaurrekoak erabiltzen dituena. Gorri xamar zetorren. Bere ahots lodiarekin zera esan zidan:

- Egun on Maddi.
- Bai, egun on.
- Eeee.... zera... komentatu nahi nizun. Oso langile ona zara eta oso pozik gaude zurekin, baino uste dugu ez duzula guk nahi dugun profila betetzen. Jakingo duzunez kontratua bi hilabete barru bukatzen zaizu eta... ez dugu berrituko.
- A... Baina... Zergatik?
- Badakizu... bezeroak.... badakizu nolakoak diren bezeroak... Bueno, nahi duzun arte.
- Esan zuen irribarre behartu bat eginez.

Ez nekien zer esan. Ezin nuen sinistu. Hiru urte hemen egon ondoren ez nuen hau espero. Leihotik so egin nuen, balde bat zegoen espaloian botata. Jende asko pasatzen zen albotik baino inork ez zuen ikusten, edo hobeto esanda, inork ez zuen begiratzen. Ni eta baldea bakarrik. Isilka, negarrez igaro nuen egun guztia, leihotik so.

“Deba bailararen industrializazioaren analisia” (1996),  Ramon Maria Treku. 62.orria:
“Recipientes y Baldes La Eibarresa lantegiak itxi egin behar izan zuen ordura arte egindako metalezko baldeak ez zirelako saltzen. Jendeak plastikozkoak nahiago zituen, gainera, merkeagoak ziren. La Eibarresa itxi behar izan zuen lehenetariko enpresa izan zen baina beste enpresa asko jarraituko zioten atzetik: Lambretta, Alfa eta Bereiztua Hermanos besteak beste. Azkeneko baldea, 1978ko urriaren 2an egin zuten, kolore urdinekoa.”

 

Kabi tabernara sartu nintzen, egunero bezala. Pello zegoen, balde urdin handi batekin.

- Ze egitek hik balde horrekin?
- Hementxe. Kalen topau det. Espaloian botata zeon.
- Ta zetako ber dek hik baldea?- Parre eginez galdetu nuen.
- Debako usategira eamango’et. Ahuntzei ura emateko.
- Hi haiz hi tipo xelebrea! Inbitatukoiak ardo bat eatea? Diru gabe natxiok ta...
- Hik daukak hik aurpegi galanta.- Esan zuen Pellok hasperen eginez.
- Aurpegia? Joxerena! Ba al dakik azkenekoa?
- Ez.
- .....
- .....

Gustura ibili nintzen Pellorekin arratsalde hartan. Porrotxo bat erre eta hamarretako etxean neon.

Tren urdina binbilika doa, mantso, Donostiarako bidean. Ikasleak apunteak errepasatzen. Lau edadetu bata bestearen aurrean eserita, barre algaraka. Miren eta Ander leihotik begira daude, ez dute elkar ezagutzen, trena tunelean sartu eta beraien begiradak topo egin dute leihoen islan. Mutil altu bat erdi lo, Kirol-motxila aldamenean eta entzungailuak belarrietan. Mutil lagunarekin egotetik etxera doan neska  liburu bat irakurtzen ari da. Bizitza hauek, historia hauek, eta beste askok, minutu batzuez, bat egiten dute tren urdinaren bigarrengo bagoian. Eta historiak bagoia dira, eta bagoia, historia.

- Hurrengo geltokia, Deba.- Dio emakume-ahots robotiko batek.
Bost minutu geroago ateak irekitzen dira. Bagoiaren atzean gazte lodikote bat altxatu eta bagoitik ateratzen da. Memelo aurpegia du, eta ezkerreko eskuan, balde urdin bat.

Marisa eta Jorge Donostiako tanatoriotik zetozen Renault 14 urdin batean. Orain dela bi egun ibaiak bere semea eraman zuen angulak harrapatzen ari zela. Atzo, Azulurdineko hondartzan azaldu zen Unairen gorpua, eta pare bat metrora, Unairen balde urdina. Marisak ezin du jasan. Ezin du semeak angulak gordetzeko erabiltzen zuen baldea ikusi. Ezin dio bere buruari barkatu. Ezin du gertatutakoa sinistu. Etxerako bidean, autoko leihoa ireki, baldea amorruz jaurtiki, eta negarrez hasi da. Baldea, lurra jo eta pare bat pinpa egin ondoren espaloiaren erdian gelditu da. Klonk!                                                                                         

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli