Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
 
HORIXE POLITTE! 
- Zer. Madril aldean eguna luzatzen hasi al da ala?

- Bai, bai, ni zazpietan akademiatik irtetzen naizenean, kotxeak argiak piztu gabe ibiltzen dira.

- Hemen behintzat alde ederra egin du. Orain sikiera arratsaldea zer edo zer egiteko ere bada, orain arteko hori zen motza, bost eta erditan ilunduta, ezer egiteko ez dela.

- Beno, ni ez naiz asko enteratzen, e! Goizean metroan sartzen naizenean, ilun egoten da, eta iluntzean ere metrotik irteterako ilunduta egoten da eta.

- Zera esaten aritu ginen, datorren jaian osaba Fermin etortzekoa dela eta denok izango ote garen bada mezatarako eta gero bazkaltzeko. Ez hura bera besteen komenientzira asko ibiltzen delako, baina.

- Nik zapatuan lagunekin afaria daukat. Joan den hilean deitu zidaten, ea noiz etorri behar dudan galdezka, eta etortzen nintzenerako afaria plantatuko zutela esan zidaten.

- Jaiako gaude bada gu pentsatuta, eta jendeari abisuak ere egin dizkiogu.

- Bada, nik esan dizut, eta nik ez dakit jaian nola egongo naizen. Hemen, gauzak zuek erabaki eta gero egin behar izaten ditut nik.

- Inork ez dizu esan zapatuko afariaren konturik, baina iganderako denak egotea da gauza. Lehenago egingo genukeen, zure zain egon gara, eta orain, horixe politta.

- Bada, zuk asmatu duzu osaba Fermin etorri eta meza ematearen kontua, eta nik ikusiko dut zer egingo dudan. Ematen du beti ni etorri zain egoten zaretela horrelakoak asmatzeko.

- Besteak ere norbera bere lanean ibiltzen gara hemen, eta zuk besteek bezala zergatik ez duzu bada ibili behar.

- Zuk beti denok egon beharreko gauzak asmatzen dituzu, eta gero besteek egon behar izaten dute hemen. Bada oraingoan nik ikusiko dut zer egin.

- Baina zuk ez daukazu ordea ezer ere, besteek bezala mezatako buelta egindakoan bazkaldu, eta gero joango zara nahi baduzu.

- Bai, eta nik zergatik egon behar dut hemen, osabak meza eman behar duelako?
Eta gainera, osabak abisatzen al du noiz etorri behar duen? Hura, nahi duenean etorri, eta hemen denak egon behar dugu haren zain, ezta?

- Hari ez etortzeko esaten bazaio, ez da hura etorriko.

- Zuk behintzat, lehenago etortzeko esaten diezu denei, eta gero hemen denak aldatu behar izaten dugu.

- Hemengo buelta laster egingo dugu, bai. Meza kontua motzagoa egiteko esango diogu aurten, eta berandutu baino lehen bazkaltzen hasiko gara.

- Bada nik lehenengo lo egin behar dut; zuk esan diezu etortzeko eta zuk ikusi jendea etortzen denean zer egin. Nahi baduzu, osaba Fermini esan bazkaria prestatzeko.

- Horixe politta!!.
 
Juan Mari Apaolaza 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago