Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
ROBISONEN LURRALDEAN
 
       
robinson        
pdf        
       



“Buenaventura” itsasontziaren brankako karelean bermaturik, gogotsu ari nintzen irakurtzen, egunero bezala, goiz hartako bero itogarrian. Esku artean neukan liburuak jadanik ez zidan denbora askorik kenduko eta, horrenbestez, Maitek ez zidan gehiago demandarik egingo, itsasaldi hartan behar besteko jaramonik egiten ez niola argudiatuta. Lagun zahar bat inoren ondotik betiko aldentzeak sortarazi ohi duen bihozminez ahogozatu nituen liburuaren azken lerroak: