Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
autopista  
 <<urte dezente dira A-8 "dirupistak" bere burua ordaindu zuela,baina kobratzen jarraitu dute>>  
 
A-8 "ASTOPISTA"
Suge baten modura, itsas ertzetik doan N-634 errepidetik itzuli naiz gaur Donostiatik Debara. Gurasoak umeekin jolasten ikusi ditut Getariako frontoian, eta Surfistak Orruan, olatuei begira. Gustuko dut errepide hau, batez ere, Zarauztik Zumaiara doan zatia. Itsasoa harro dagoenean indar biziz jotzen dute olatuak errepidearen aurka. Autoak bustitzen dituzte eta kresal usaina airean hedatzen da. Ederra da N-634a. Ederra eta motela, 55 minutu behar izan ditut 42 kilometro egiteko.

 Ibilbide berdina A-8 “istripupistatik” 25 minutu dira, mendia erortzen edo bestelako istripurik gertatzen ez bada. Mendia erortzen denean N-634ra desbideratzen dute zirkulazioa. Kasu horietan N-634 errepidea kolapsatu egiten da, izan ere, ezin du A-8ko zirkulazio guztia bereganatu. Nik neuk, mendia erori zenean, N-634tik nindoala, laurogeita hamar minutu behar izan nituen 14 kilometro egiteko.

A-8a Espainiako errepide garestienetarikoa da nahiz eta bihurgune asko dituen, beti obretan dagoen eta zuloak dituen. Urte dezente dira A-8 “dirupistak” bere burua ordaindu zuela, baina kobratzen jarraitu dute. Berdin du auto ilarak badaude, beraiek kobratzen jarraitzen dute. Kobratzen eta prezioa igotzen, eta guk, alternatibarik ez dagoenez, ematen duten zerbitzu penagarria ordaintzen.

Belgikan, Danimarkan, Alemanian, Holandan eta Erresuma Batuan autopistak dohain dira. Bilbotik Donostiara autopistaz joatea 6,85 euro dira.Zergatik? Hobeagoa al da gure “superpista” beraien autopistak baino? Erosketa ahalmen handiagoa al dugu guk? Ez dut ulertzen zergatik ordaindu behar den A-8 autopista. Horregatik uste dut, A-8aren kasuan behintzat, Europako herri hauen adibidea jarraitu beharko genukeela.


 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli