Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Karmele oroituz karmele4

Pertsona bat hiltzen denean ohikoa izaten da berari buruzko hitz ederrak esatea. Gaurko honetan Karmelen Igartuaren inguruan hitz egitea egokitu zait niri, eta lau hitzetan definituko dut: emakume konprometitua, koherentea eta sortzailea. Eta nago, ezaugarri horiek ardatz hartuta, aurrez aurre egin ziola bizitzari
azken momentura arte; are gehiago, esango nuke une zailetan ere, sortzea eta idaztea ezinbestekoak bilakatu zitzaizkiola gertatzen ari zena ulertzeko, sufrimenduari zentzu bat emateko, hurbileko heriotzari beldurrik gabe begiratzeko. Guri ordea, maite dugun pertsona hori galtzean zera iruditu zaigu... heriotza goizegi etorri dela bere bila.

Hala ere,  sinetsita nago pertsonak hiltzen direnean bere ideiak, bere obrak bizirik jarraitzen dutela, bilakaera propioa garatuz. Eta Karmelerenak gugan daude: Hitzak orbainetan, Denbora enararen hegaletan eta
argitaratu gabeko Itsaso kontra batean. Laburbilduz, poesian.

«Poesia baita laburpena. Bizitzarena», Karmelek ongi zekien bezala.

Carmen Valois
EIEko Batzar Nagusia
Agurain, 2011eko Martxoak 26

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago