Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Etorri gaitun bai Kurtzebarri Eskolakoak... badakin gonbidapena jaso eta askotan egin  izan dugun moduan hementxe gaitun, Idazle Eskolan, gure ekarpen txikiarekin.

Gazteak ere hemen ditun, hire ikasle ohiak, hik idatzitako hitzak irakurtzeko asmoz hori bai, hirekin hartutako ikuttu espezialakin.

Ez den erraza  izan ez,honi...forma eta kolorea bilatzea baina hau ere, beste askotan bezalakoa izatea pentsatu dinagu; Badakin kolorea gorria forma berriz, kantua.

Hi ezagutzeko eta maitatzeko aukera izan dugunok bazekinagu zein gustokoa izan huen abestea:Lete, Laboa, Bedaxagar edo ...Sabina hamaika aldiz elkarrekin kantatu izan dinagu.

Hamaika aldiz ere kantatu izan dizkinagu Nafarroako eta Euskal Herriko historiaren pasadizoak.

Ze... hi ezagutzeko eta maitatzeko aukera izan dugunok ondo zekinagu bai, euskalzale amorratua izan hintzela.

Eta guk... eskolakide eta lagun izan garenok, gaurko hontarako,hire gustoko Fermin  Valenciaren kantua eskaintzea pentsatu dinagu: Hik,heorrek, gure korreoetara  bidalitako azkena hain zuzen ere.

Badakin hitzak ez ditun euskaraz baina mezua,  ezin euskaldunagoa izan.

Hik esaten huen  moduen : hau geure geurie don !

Hiretzat Karmele!

Rosa Urreta.

karmele10a

 

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago