Gidoiak eta antzerkia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
Deskargatu Izena Tamaina Iraupena
download idazle_anonimoa
8.3 MB 8:16 min
Anonimoa 1-Ion dut izena eta onartzen dut. Adizioa dut.
DENAK- Ongietorri, Jon.
Doktorea- Esan, Jon, duela zenbat hasi zinen honetan?
Anonimoa 1- Bueno, denbora dezente da.
Doktorea- Zenbat da “denbora dezente”?

Anonimoa 1- Urte batzuk.
Doktorea- Zenbat urte? Bat, bi…?
Anonimoa 1- Gehiago…
Doktorea- Gehiago???
Anonimoa 1- Bai, igual bost urte…
Doktorea- Uf! Zurea larria da ba orduan.
Anonimoa- Banengoen, bai. Horregatik bidali naute hona. Kasu larrietan aditua omen zara.
Doktorea- Tira, saiatzen naiz. Begira, hemen ikusten dituzun hauek ere zu bezala  etorri ziren eta ari dira pixkanaka sendatzen, ezta Ainara?
Anonimoa 2- Bai, nik hobeto sumatzen dut neure burua. Ari naiz lehengo antsia hori gainditzen.
Doktorea- Jakina. Kontatu zure kasua Joni.
Anonimoa 2- Bueno, nirea oso kasu kezkagarria zen, Irastortza doktorea oso  ezkor agertu zen hasieran. Sendaezina nintzela  ere pentsatu zuen.
Doktorea- Halaxe da, bai, ikusi egin behar zenuten zer nolako abstinentzia  sindromea pasatu zuen.
Anonimoa 2- Goizean jaiki eta gauean loak harrapatu arte ez nuen beste ezertan pentsatzen. Obsesio ikaragarria nuen.
Doktorea- Bai horixe! Eta orain, begira, hortxe zaude lasai lasai eserita. Ez duzu lehengo beharra sentitzen, ezta?
Anonimoa 2- Ez, ez. Konturatu naiz bizitzan badaudela beste gauza batzuk. Telebista asko ari zait laguntzen, reality saioek    adibidez burua  apaltzen didate eta han azaltzen direnak ikusita pentsatzen dut.  Zertarako idatzi?
Doktorea- Oso ondo, Ainara. Asko ari zara aurreratzen. Telebistaren adibidea oso baliagarria da, Ion. Abstinentzia sindromea  asko baretzen du. Horretaz  Juanmik ere asko daki.
Anonimoa 3- Bai. Ni hizkuntzak pozoituta egon nintzen. Ez nekien euskaraz eta  tokiz kanpo sentitzen nintzen askotan. Hasieran euskaraz hitz egitea  nuen helburu bakarra, baina gero…
Doktorea- Esan, lasai, Juanmi, gure hanka sartzeak onartzen ikasi behar dugu.
Anonimoa3- Gero idazten hasi nintzen eta koadernoa eta boligrafoa eskuan  egoten nintzen beti
Doktorea- Juanmiren kasua ere ez da erraza izan, natura erruz gustatzen zitzaion  eta horrek inspirazioa pizten zion .
Anonimoa 3- Baina orain ikasi dut mendira irratiarekin edo mobilarekin joaten eta askoz hobeto doakit. Horrela ez ditut txorien kantuak entzuten eta ez dut idazteko aitzakiarik topatzen.
Doktorea- Ondo, ondo… gustua ematen du zuek bezalako paziente zintzoekin. Zer duzu Carmen? Zuk ere hitz egin nahi duzu? Aurrera ba, emakumea!
Anonimoa 4- Oso ondo ulertzen zaitut, Ion. Ez ikaratu eta ez pentsa berezia zarenik. Hasieran uste dugu bizitzeko idatzi beharra daukagula, baina hori ez da horrela. Ezta, Miren?
Anonimoa 5- Arrazoi dun, Carmen, ni ere horrelaxe ibiltzen nindunan. Lanean ordenadore aurrean jartzen nintzenean, beti amaitzen ninan “nire dokumentuetan” sartuta eta poesiaren bat edo beste idazten. L B E
Doktorea- Pentsa, poesia gainera! Gaixotasunaren aldakirik arriskutsuena! Ez da erraza izatenpoeta birgizarteratzea, baina   hementxe dituzu Miren eta Carmen …
Anonimoa 4- Zuk ez etsi, Ion. Nik lortu dut agendarik gabe bizitzea. Orain ez dut atake literariorik izaten. Ederki bizi daiteke idatzi gabe.
Anonimoa 6- Ederki baino hobeto! Aske eta bake bakean esango nuke nik!
Doktorea- Hori da, Gorka. Horrela gustatzen zait, besteak animatzea. Gorka hona heldu zenean hitza zuen uneoro ahoan. Bertsolaria zen eta ezin zuen hitza baztertu, baina txoke terapia bat erabili genuen eta begira!
Anonimoa 6- Beste bat naiz orain! Lehen, tarte bat noiz topatuko ibiltzen nintzen, mendialdera arnasa hartzera joateko eta     gero gustura idazteko, baina orain… geroz eta gusturago nago hirian. Paisaia grisak oreka ekarri dit.
Doktorea- Ondo, Gorka… martxa honetan laster emango dizugu alta. Eta zuk zer, Iñaki? Ez al diozu ezer esan behar Ioni?
Anonimoa 7- Bai, bai, jakina. Lasai egoteko, hasieran zaila egingo zaiola, pentsatzen dugula barrua askatzeko idaztea dela bide bakarra, baina bai zera!
Doktorea- Esan nola gainditu duzun zuk azkenean.
Anonimoa 7- Bueno, nik oso errotua nuen idazteko adizioa. Asko idazten nuen, denetik gainera: narrazioa, poesia, saiakera…
Anonimoa 1- Hara! Ba niri berdina gertatzen zait. Aldizkari batean egiten dut lan eta denetik idazten dut. Eta gero, jakina, ezin idatzi gabe egon. Pentsa! Horoskopoak ere idatzi izan ditut!
DENAK- Horoskopoak???
Anonimoa 1- Bai, badakit oso larria da eta lotsatu egiten naiz…
Doktorea- Bueno, bueno, ez galdu itxaropena. Hor ikusten duzun hori Itziar da, ez da erabat sendatu oraindik, baina ari da. Zer, Itziar? Zer moduz zaude?
Anonimoa 8- Hobeto.
Doktorea- Itziar gaur arte ekialdeko pabilioian egon da isolatuta, baina azken hiru egunetan ez du ezer idatzi eta gaur atera    dugu. Kontatu Ioni zure esperientzia.
Anonimoa 8- Bueno, niri beti gustatu izan zait idaztea, hain aske sentitzen nintzen hitzekin jokatzen…
Doktorea- Itziar!
Anonimoa 8- Barkatu, hori lehen zen, jakina, orain ez dut idatzi nahi, ez dut idazten. Baina batzuetan… nahi gabe… eskuak ihes egiten dit eta zerbait idazten dut…
Doktorea- Baina hiru egun daramazu ezer idatzi gabe, ezta?
Anonimoa 8- Gutxi gora behera…
Doktorea- Nola gutxi gora behera?
Anonimoa 8- Bueno, atzo…
Anonimoa 4- Itziar, ez didazu esango berriz ere egin duzula?
Anonimoa 7- Ez nuen nahi, baina…
Anonimoa 5- Baina zer? Lehengo egunekoa egin al dun?
Anonimoa 7- Bai!
Anonimoa 6- Joe, neska! Alferrik da zurekin! Ezin al zara taldera egokitu?
Anonimoa 2- Beti “nabarmen” geratu behar!
Doktorea- Bueno, bueno, lasai zaitezte! Baina zure lagunek arrazoi dute, Itziar. Ea, erakutsi eskuak!
Anonimoa 3- Ala! Azkazalak zuri zuri ditu orain ere!
Anonimoa 8- Joo… nik ez nuen idatzi nahi, baina eskua hasi da horman jolasean eta konturatzerako hor ari nintzen azkazalekin kare harrian idazten.
Doktorea- Eta zer idatzi duzu?
Anonimoa 8- Ez naiz gogoratzen.
Anonimoa 9- Nik badakit! Oraintxe etorri naiz handik, “Gora poesia, ematen dit bizia!” idatzi du.
Anonimoa 8- Nahi gabe izan da!!
Anonimoa 9- Gezurra! Gauero zaindaria erosi nahian ibiltzen zara! Hor aritzen zaio esaten emateko paper mutur bat eta arkatza  eta ordainetan amodiozko gutuna idatziko diola bere maitearentzat.
Anonimoa 8- Txantxetan esaten diot!
Doktorea- Hori esaten duzue guztiok…
Anonimoa 8- Nik ez nuen maite poesia, Ainarak du errua!
Anonimoa 3- Aizu, utzi ni bakean, aditu! Nik ez zintudan ezertara behartu!
Anonimoa 8- Ez zera! Eta nork erakutsi zidan Poesiaren Hatsarako bidea,e? Nork?
Doktorea- Zeu izan al zinen, Ainara?
Anonimoa 3- Ez ez, Irastortza doktorea! Badakizu horretan zein ibiltzen den: A. Zamora.
Doktorea- Bai, ezagutzen dugu elementu hori. Arriskutsua da oso.
Anonimoa 8- Eta Carmen ere ibiltzen zen Zamorarekin!
Anonimoa 4- Aizu, guapa, hobe zaude isilik.
Doktorea- Andoni! Eramazu Itziar isolamendu ziegara.
Anonimoa 8- Ez, ez, mesedez!! Isolamendu ziegara berriro ez!!
Doktorea- Bueno, ez kasu egin honi, Ion, beti egoten da ardi beltzen bat, badakizu. Zu, egon lasai, jar zaitez beste Jonen ondoan eta honek ederki azalduko dizkizu ez idaztearen onurak, ezta Jon?
Anonimoa 10-Bai. Kaixo Ion, ni ere Jon naiz. Nik lagunduko dizut estutasunean. Gauean ezin egona baduzu, hots egin niri, aldameneko gelan egongo naiz.
Anonimoa 1- Zuk besteen aldean seguruago ematen duzu.
Anonimoa 10- Ni beti izan naiz taldeko indartsuena. Ez nengoen hauek bezain gaixorik. Poesiaren birusa ez zen niganaino heldu.
Anonimoa 1- Nik orduan zurekin egin nahi dut terapia.
Anonimoa 10- Jakina, adixkide. Zatoz, erakutsiko dizut non dagoen zure gela.
Doktorea- Zaude pixka batean. Kuriositatez…Nork esan zizun hona etortzeko?
Anonimoa 1- Bueno, ni ere hemengo hauek bezala Bergarara joaten nintzen eta…
Doktorea- Zer? Bergarako Idazle Eskolara???
Anonimoa 1- Bai, baina utzi dut, e??
Doktorea- Gaitzerdi orduan! Orain zoazte guztiok zuen geletara! Eta erne, ez ezer idatzi, aitu?
DENAK- Bai, Irastortza doktorea!
(Denek alde egiten dute eta doktoreak telefonoa hartzen du)
Doktorea- Hi, beste bat gutxiago idazteko...Bai, hau ere Bergaratik etorri duk, idazle eskolatik… Lasai, ingresatuta geratuko duk. Hilabete pare batean kendu zizkioagu idazle aireak honi ere. Ondo, Atxaga. Ez duk inor ausartuko zuei itzalik  egiten… Bai, bai, nire kontu. Pasatuko zieat abisua Canori eta Letxundiri ere. Adio! Agg!Idazle gaiak! Mesedez! Hau da  zoro kuadrilla!

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli