Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Muruko soginak eta Arrasateko herensugea 
PERTSONAIAK:

- Sorgina: Matxalen
- Aztia: Manu
- Sorgin: Katalina
- Herensugea
- Leire
- Haritz
- Herritarra 1
- Herritarra 2
- Herritarra 3
- Herritarra 4
- Herritarra 5
- Herritarra 6
- Herritarra 7
- Herritarra 8

Hiru sorgin ikuslegoaren aurrean eserita egongo dira. Aretoa ilunetan. Hiru sorginak, txandaka, irrintzia botako dute eta horrekin batera musika oso alaia eta altu entzungo da. Bitartean hiru sorginak ezenatokira hurbilduko dira, poliki, despistatu antzean, galdezka:

MATXALEN- Eh! Nundik juaten don Arrasatera?

MANU- Hau Atxabalta don? Ui! Etxakinat ba!
Arrasatera juan bihe non eta.. nundik juaten don ?

KATALINA- Hau Eskoitza don ?…a ez ! Ez ?
Atxabalta ?
Jeseuus! Galduta nabin!  Arrasatera nundik?

Horrela, musika artean, jendearekin berba eginez ezenatokira iritsiko dira.

Ezenatokian herri bat irudikatuta egongo da alde batean, bestean basoa zuhaitzekin eta goi aldean Muru mendia.

Hiru sorginak herrira iritsiko dira baina bakoitza alde ezberdin batetik eta atzeraka, atzeraka tupust egin arte. Hirurak beldurtu egingo dira.
Musika isildu egingo da.

HIRU SORG.- Ai!!!

Buelta emango dute eta bakoitzak irrintzi egin.

MATXALEN- Ai,ai,ai,ai,...............aijijijiji.....!

MANU- Ai,ai,ai,ai……aijijijiji… !

KATALINA- Ai,ai,ai,ai……aijijijiji… !

HIRURAK- Ai,ai,ai,ai,ai…………….aijijijijij… !!

MATXALEN- Manu ???

MANU- Katalina ???

CATALINA- Matxalen ???

Hirurak korroan besarkatu ondoren, abestu eta dantzatu egingo dute :

“Alakiketa, alakiketa,
Alakiketa, kiketa, kiketa.
Sorgina datorrela,
Badatorrela, badatorrela”.

MATXALEN- Zelan ba hemen ?

MANU- Ba…ji,ji,ji ! Muruko dragoia etortzeko dala
eta...ia    Zer pasetan dan...

KATALINA- Bilurgarrixa ei dok harek ataraten dauen
orrua!
OOOORG... JE,JE,JE,JE!!! JI,JI,JI,JI !!!
JO,JO,JO!!!!

Lurrean etzan eta algaraka barrezka egon ondoren jaiki egingo dira.

MATXALEN- Bai, berai gogua emuten dutzenien jeisten ei don  Olandixotik behera.

MANU- Buztantzar haundi bat jauken e? Danak
zoratuta jabitzan. Ji,ji,ji,ji...!

Musika rokeroa entzungo da eta hiru sorginak dantzan hasiko dira koreografiatxo bat eginez.


HERENSUGEA- OOOOOORRGGG...!!! Gosez nau! Banoia
Arrasatera,ia bidien zer topetan
doten jateko!

Arrasaten herritarrak mendira begira daude.

HERRI.1- Guazen! Guazen hemendik! Badator  eta!!

HERRI.2- Bai, guazen! Ezkutau gaittezen!!

Lasterka ezkutatu egingo dira. Herensugea orruka behera jeitxiko da, zuhaitzak bota eta zakarkerietan.

HERENSUGEA- Bapo, bapo nau, 50 ardi jan dittut, 2
Behi,30 oilo...banoia Murura! OOORRG!

Herensugea mendira itzuliko da musikarekin batera. Bitartean herritarrak  herrira eta basorantz etorriko dira baina sorginak azalduko dira eta ezena gelditu egingo da, aktoreak estatuak bailitzan geldi,geldi egongo dira.

MATXALEN- Ju,ju,ju...! honeik jaukene arazua! –
Ikuslegoari   begira- Ezin jone dragoia akabau
ala?

MANU- Akabau, akabau...hola don ba?? Txotxola!!
Ez don ikusten dragoia haundixa dala ala??

KATALINA- Ba etxakixat ba... danok batera ero...!

Sorginak berriz desagertuko dira baldar samar.

HERRI.1- Zergaitik ez dou danon artien akabetan?

HERRI.2- Bai ! hurrengo datorrenien zai egongo gare
eta   jo ta akabau eingou !

HERRI.3- Nik preparaukot makila zorrotzak !

HERRI.4- Tira ba, dana prestatu bihou!!!

Musika entzuten dan bittartien makilekin gorde eta herensugearen zai geratuko dira.

HERENSUGEA- OOOORRGG…!!! Gose naz! Banoia
Arrasatera!

Behera iristen danean basotik 4 herritar aterako dira eta burrukan hasiko dira.

HERRI.1- Geuk akabatuko haugu, dragoi zikina!!!

HERRI.2- Bai, hiriak einjok!!!

HERRI.3- Ez dok gure ardirik jango!!

HERRI.4- Ez dittuk berriz gure herritarrak bilurtuko!!

HERENSUGEA- A!! Ez e??? Autzie txotxoluok!!!
Neuk gurotena eingot!!
JO,JO,JO... OOORRRGG…!

Borrokan hasiko dira, bapatean sorginak azaldu eta berriz ere ezena gelditu egingo da.


MATXALEN- Ji,ji,ji,ji...ji,ji,ji,ji...!

MANU- Ixilik egon ai, mozola! Herensugiak larri

Bihejon eta. Akabauko jone!! Ikusikon!!

KATALINA- Akabau? Etxuek belakuen akabauko!

Ipurdiekin tope eginaz, atxia motxia abestuaz, alde egingo dute sorginok, oraingoan hirurak batera.

HIRURAK- “Atxia, motxia, pirulin pan,
Behin juan nintzen basora egurretan,
Topau neban erbi bat
Atara nutzen ezkerreko begi, gorri,
gorri,
Gorrixa”
Ja,ja,ja,je,je,je,ji,ji,ji....!

Burruka bukatu, herensugea garaile aterako da eta barrezka alde egingo du:

HERENSUGEA- JO,JO,JO,JO...!!

Herritarrak berriz elkartu egingo dira erabaki bat hartzeko.

HERRI.5- Hola ezin dou jarraittu! Zerbaitt pentzau
bihou !

HERRI.6- Ba… tratua ero ein bihekou herensugiaz !!

HERRI.7- Bai! Bestela hemen ez dau bizitteik!!

HERRI.8- Guazen berba eitten!

HERRI.5,6- Herensuge!!! Dragoi!!!

HERENSUGEA- OOORRGG…! Zertarako bihe nauzue!!!

HERRI.6-Zer bihozu gu pakien izteko??

HERENSUGEA- Urtero neska gazte bat jango neuke
nik...!San Juan bezperan ekarri eta hola urte
Guztien pakien itxiko zauet!!!

Heritarrak borobilean bilduko dira eztabaidatzeko, orduan berriz sorginak azalduko dira eta ezena gelditu.

MATXALEN- Iji,aja, gatz, gatz eta berakatz!!
Mirentxu jango dau herensugetzarrak!!

MANU- Ixil,ixil,ixilik, Mirentxu dau
Bilurrak harturik!

KATALINA- Uju,uju,ju,ju,ju! Negarrez dau Mirentxu!


Erratz gainetan aidetan bezala hiru alde ezberdinetatik alde egingo dute.
Herritarrak mugitzen hasiko dira eta Haritz eta Mirentxu aterako dira.




HARITZ- ikuslegoari zuzenduaz- Neuk akabaukot
Hori dragoi geiztuoi!! Eta Mirentxu ez dau
jango !!

MIRENTXU- Haritz, zuk salbatuko nauzu ?

HARITZ- Bai, herritarrek lagunduta burdinezko
Barra luze-luze bat prestatukot eta
harekin Herensugiarenak einddau !

Biak eskutik helduta alde egingo dute. Ezenatokia ilundu egingo da eta musika entzungo. Argiak piztean Mirentxu arbolari lotuta azalduko da eta  hiru sorginak etorriko dira.

MATXALEN- “Ihez ere San juan, San juan zan eta...
Aurten ere San Juan bautista...”

MANU- Ji,ji,ji,ji....Gaur da herensugia etorri eta
Mirentxu jango dauen eguna.

KATALINA- Zer pasauko ete da?

Alde egingo dute. Herensugea orroeka entzungo da.

HERENSUGEA-Nun dau neskia??? Nik jan bihotena?

Erdira iristen danien Mirentxu ikusiko du eta baita jateko  keinua egin ere.. baina Haritz azalduko da eta burrukan hasi.

HARITZ- Hona monstruo zatarroi!!

Berriz ezena gelditu egingo da eta sorginak etorri.

MATXALEN- Et...et...et...Burrukan??

MANU- Zeinek irabaziko dau Haritzek ala herensugiak?

Ikuslegoari galdetu dio eta harek erantzungo du.

KATALINA- Herensugiak!!

Ikusleguak ezetz HARITZEK!!!

KATALINA- Herensugiak!!

Ikusleguak.......

Horrela sorginak ezkutatu egingo dira. Haritzek herensgeari burdina sartu eta hura lurrera eroriko da orroeka. Haritzek Mirentxu askatuko du eta herritar guztiak plazan elkartuko dira.

HERRITAR DENAK- Gora Haritz!

Berriz ezena geldituko da, sorginak etorriko dira eta hasierako hitz jokoa esango dute.

HIRURAK- Porla ze, zalpate,
Funfe fa, funfe fi,
Txiri-biri,
Ekatzu, ekatzu, amen!!!   Kar,kar,kar,kar!!!

MATXALEN- Guazen oin gu Murura!

MANU- Bai, bestela geu be akabauko gaue!!

KATALINA- irrintzia- Ai,ai,ai,ai….aijijiji… !

Ezenatokia ilunetan eta musikarekin geldituko da. Geroxeago argiak piztu eta agurrak egingo dituzte aktoreak.

Karmele Igartua

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago