Gidoiak eta antzerkia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 
   
 
SEKRETUA

Denbora: 1. Eszena

Flashback-a   2. eszena

Aberatsaren oroitzapenak       
3. eszena

4. eszena
Istorio hau XIX. mende bukaeran kokatzen da.

Oharra: Offeko ahotsa ABERATSARENA da beti.

1. Eszena:

Egun argia. Goiza da.

Errezelen artetik pasatzen diren eguzki izpiek, logelaren iluntasuna zeharkatu eta, izara zurien azpian dagoen gorputz lodiarekin egiten dute tupust  (ABERATSA). Burua, aurrerantz okertuta, belusezko kuxinaren gainean. Bi papar lodi bere kokospeko urdinduaren azpian. Bere buru soilean izerdi tantak. Supituki, ABERATSAK, begiak irekitzen ditu, urdin oso argiak, grisak direla esango nuke.

OFFEKO AHOTSA: (Nekatuta) Orain dela 3 urte hasi zen; edo, agian, orain dela 3 urte konturatu nintzen hasita zegoela.


2. Eszena:

Egun euritsua, grisa. Londoneko Waterloo plaza jendez gainezka, horietako asko Ambassador Theater-etik ateratzen. Bikote ugari. Denek garaiko soineko eta jantzi dotoreekin. Atera da ABERATSA. Ingurukoei edukazioz barkamena eskatzen baina zuzen doa, jendetzaren artean bidea eginez, itxaroten ari zaion zalgurdira.

MORROIA: (Tenore onean) Arratsalde on Jauna!

ABERATSA: (Neurritsu) Baita hiri Jenkins.

Aberatsa eserlekuan esertzen da.

MORROIA: (Pikaro aurpegia, atzerantz okertzen du burua nagusiaren begirada konplizearen bila.)Esaten duten bezain polita al da Mary hori?

MORROIAK esaldia bukatu bezain pronto, erantzuteko denborarik gabe, gazte batek heltzen dio ABERATSARI hanketatik.

GAZTEA: (Urduri, presaka. Bi eskuekin heltzen dio, indarrez, ABERATSAREN ihesaren beldur izango balitz bezala.) Zure sekretua dakit jauna! Zure sekretua! Zin dagit!

ABERATSA blokeatuta dago, aurpegia zurbiltzen zaio. MORROIAK segituan erantzuten du, ABERATSAREN blokeoaren jakitun, honen defentsan.

MORROIA: (Bortizki.) Ospa hemendik miserable hori! Sasikumea!

GAZTEAK ez dio MORROIARI begiratu ere egiten.

GAZTEA: (Lasaiago, hitzak ondo ahoskatuz, ABERATSARI begietara begiratuz.) Zure sekretua dakit jauna.

ABERATSAK eskua altxatzen du, adieraziz MORROIARI, interesatzen zaiola
GAZTEAK dioena, uzteko hitz egiten.

3. Eszena:

Gauez.

OFFEKO AHOTSAK (ABERATSAK) hitz egiten duen bitartean irudiak hurrengo hau erakutsiko digu: Etxeko ate nagusia, etxe barrutik, goialdetik enfokatuta. Atea jotzen dute. MORROIAK atea irekitzen du. GAZTEA da. Hitzik esan gabe eskua luzatzen du sekretuaren ordainaren zain. MORROIAK nazka aurpegiz begiratzen dio,lehenengo egunean begiratu zion modu berean. MORROIAK jakatik sobre bat atera eta GAZTEARI ematen dio. Honek sobrea ireki eta dirua kontatzen hasten da. MORROIAREN higuin aurpegia areagotu egiten da. Dirua kontatu ondoren  GAZTEA pozik dagoela dirudi. Irribarre arro batez Morroia agurtzen du. Ez du erantzunik jasotzen. GAZTEA joan ondoren MORROIA atearen aurrean geratzen da, zutik, geldi-geldi, pentsakor.

OFFEKO AHOTSA: Bizitzan dudan bakarraz, funtsezkoenaz, maiteenaz baliatu zen malapartatu hori niri dirua ateratzeko.Horrezkero ordaintzen jarraitu dut. Beharko.
Gaixo nago, nekatuta,zaharra, bakarrik. Bueno, bakarrik egotearena ez da gauza berria. Hori bai, Jenkins izan dut beti alboan.Morroi eta lagun fina. Soldatagatik ez balitz auskalo non egongo ote zen.

Nire heriotza hurbil dago. Eta sekretua? Ezagutzera emango al du GAZTEAK?


4. Eszena:

Egun argia, goiza da.

Aurreneko eszenara bueltatzen gara. Aberatsa ohean zegoen eszena hura.

Tok Tok! Etxeko ate nagusia jo dute. Urrunetik entzuten du ABERATSAK, izan ere, beheko solairuan dago ate nagusia, urruti xamar. MORROIA eta GAZTEA elkarrekin hitz egiten sumatzen zaie baino ABERATSAREN logelatik ez zaie ulertzen. Aberatsa erne. Kamara uneoro aberatsari filmatzen egongo da. Ikusleak ez du informaziorik izango MORROIAK eta GAZTEAK esaten dutenari buruz.

GAZTEA: Sar al naiteke?

ABERATSA: Mesedez.

Logelako atea irekitzearekin batera argi pila sartzen da. ABERATSAK begiak erdi ixten ditu, iluntasunera ohituta argiak min egiten dio.

ABERATSA: (Irrikaz) Esadazu nire sekretua. Orain.
 
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli