Gidoiak eta antzerkia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
Deskargatu Izena Tamaina Iraupena
download Luma berrien eleak: Bideak
3.9 MB 4:12 min

luma7_24
altavoz
2DAk
Delako 1- Ze kristo egiten dut hemen?
Delako 2- Ze demontre egiten dut...
Eih! Zu zein zara?
D1- Ni zein naizen? Eta zu? Ze leku klase da hau? Non gaude?
D2- Ideiarik ez. Leku ilun honetan esnatu naiz; ez dakit zergatik, nola...
D1- Joe! Niri berdina pasa zait.
D2- Agian txantxa bat da; gustu txarrekoa, hori bai. Ez zara zu camara indiscreta horietako aktore bat izango,ezta?
D1- Justu! Bete-betean asmatu duzu.  Ez zitzaidan denbora pasatzeko ezer  bururatzen...eta zuri txantxa bat  egitea otu zait. Ez didazu aurpegian  igartzen primeran pasatzen ari naizela? Hemen, leku ezezagun batean, ilunpetan, hotzez eta...zure konpainian! Psss.....
D2- Bale, bale...argi geratu zait ez zarela oso txantxa zalea. Eta orduan  ze azalpen ematen diozu?
D1- Eta nik zer dakit! Baina ez dit inongo graziarik egiten.
D2- Eta hango argi horiek?
D1- Konturatu naiz bai. Ez dakit zer  diren. Bi ate direla iruditu zait, ba-koitzak bide desberdin batera daramala.
D2- Aukeratu beharko dugu orduan.
D1- Hori edo zurekin hemen hil. Bai, uste dut aukeratu beharko dugula.
D2- Hau umorea....
D1- Han urrutitik ez nuen ikusten, baina bakoitzak kartel bat du gainean,  izen batekin.
D2- Nire ondoan dagoen ate hau karratua da, perfektua. Barrura begiratuta txuri ikusten da dena, harmoniatsu. Soinu lasaigarriak irteten dira bertatik, txorien kantuak  eta uraren joan-etorriak. Kartelean Bizi-Pista jartzen du.
D1- Beste honek forma arraro xamarra du, irregularra. Barrualdetik kolore desberdinetako argiak ateratzen dira, batzuk oso alaiak, beste  batzuk, aldiz, tristura transmititzen  dutenak. Danborren soinu alaiak  garrasi bortitzekin nahasten dira,  algarak negarrekin. Kartelean Bizi-zidorra jartzen du.
D2- Eta...zein aukeratuko dugu?
D1- Ez didazu sinetsiko, baina hilabeteak daramatzat erabaki honen aurrean, parez pare. Eta ez naiz aukeratzeko gai izan. Bizitza malkartsua  izan dut: gazte-gaztetatik izan naiz  abenturazalea, finkatutako arauekin hausteko beharra sentitu izan  dut beti, barren-barrenetik. Bidaia  asko egin ditut nire bizitzan zehar,  eta gauza asko ikusi ditut: sarritan  esperientzia politak, beste hainbatetan berriro errepikatu nahi ez izatekoak. Sexua, barreak, laguntasuna, ezagutza berriak; drogamenpekotasuna, langabezia, gosea. Koktel arriskutsua. Bizitza gazi-gozoa.  Oinarritik aldatzeko erabakia hartu nuen duela hilabete batzuk, eta  espero ez nuen zerbaitetaz konturatu naiz: ez naiz gai nire izaerari  aurre egiteko. Eta orain, esku bat  luzatu dit norbaitek edo zerbaitek.  Ate egokia aukeratzen badut, Bizipistarena, nire bizitza perfektua  izango da, buruhausterik gabekoa,  denek espero dutena izango naiz.  Baina ez naiz ate hori aukeratzera  ausartzen.
D2- Geldi, geldi! Gauzak ez dira zuk  esaten duzun bezalakoak. Ni mundu “perfektu” horretatik nator. Haurra nintzenetik beti izan naiz guraso guztiek desio duten semea: formala eta ikasle ona. Inoiz ez dut lagun gehiegirik izan, baina horrek ez  zien ardura nire gurasoei, etxera  nota onak eramaten nituen bitartean dena ondo zihoan. Eta oso nota onak eramaten nituen. Unibertsitatean neska bat ezagutu zuen,  familia erlijioso dirudun bateko alaba. Denak perfektua zirudien, neska oso aspergarria zela kontutan  hartzen ez badugu, eta ezkondu arte sexu harremanik izan ez nuela  ahazten badugu. Eta ezkondu ginen, nola ez, berehala ezkondu gainera. Ingeniari lanetan hasi nintzen  eta denbora gutxian garrantzizko  postu bat eskuratu nuen. Zuzendariaren begikoa naiz. Lau seme-alaba ditut, guztiak amaren irudira  egindakoak, nire kalbarioa areagotzeko apropos jaiotakoak. Beti nahi  izan dut zure moduko bizitza izan.  Eta orain, esku bat luzatu dit norbaitek edo zerbaitek. Ate egokia aukeratzen badut, Bizi-zidorrarena,  nire bizitza inperfektua izango da,  gora beheraz beteta, beti egin nahi  izan ditudan gauzez disfrutatu ahal  izango dut. Baina ez naiz ate hori  aukeratzera ausartzen.
D1- Beti pentsatu izan dut egunen batean bizimoduz aldatuko nuela, nire ezinegon honi aurre egingo niola. Orain aukera paregabea daukat.
Kapaz izango naiz? Zoriontsu izango naiz Bizi-pistan?
D2- Bakoitzak daraman bizitza eredua norberaren arimaren islada izanez gero, badago hori aldatzerik?
D1- Zuk ate hori aukeratzen baduzu  eta nik hau? Edo zuk hau eta nik hori?
D2- Eta biek hori aukeratzen badugu?  Edo biek hau?
D1- Nik hau aukeratuko dut. Zuk?
D2- Nik hau.
D1-Bizi-bidai on!
D2-Berdin. Pozik bizi!

 

Aitziber Lekuona

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli