POESIA

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MAIA URROZ, Ainara " Eguneroko egunen batean" L. Luma berrien eleak. 5. zb., 26. or.Egunen batean negar egiteko zorian bazaude... ...dei iezadazu; ez dizut hitzematen irri eginaraziko dizudanik, baina zurekin egin dezaket negar. Egunen batean laster egiteko gogoa baduzu... ...zalantzarik ez izan niri deitzeko; ez dizut hitzematen gelditzeko eskatuko dizudanik baina zurekin egin dezaket laster.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

VEGA OLATE,Ziortza "Geratu nintzen"L.Luma berrien eleak. 5.zenb. 23.orEz dakit zergatik geratu nintzen, Begiak bustirik nituen, Aurpegia zurbil. Behin eta berriz esan zenidan: zer? Nire ezpainek oihu biribila egin arren, Zure besoek ez ninduten hartu. Nire bihotzaren taupadek Ispilu hotza hautsi zuten. Haizeak ekaitza zekarren, Ez ninduzun ohartarazi. Zure begi beltzek eguzkia erakuts dezakete, Baina ez niri, antza.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

DESKARKA BAZTARRIKA,Miren"Andoni" L.Luma berrien eleak. 4.zenb. 39.or Goizeko zazpiak ziren goizero bezela joan zinen zure kotxea hartu eta lanera joan zinen lanera, zure gustoko lanera joan zinen bidea hartu eta lanera joan zinen bidea hartu eta bizitzan aurrera joan zinen bizitzan aurrera, aurrera joan zinen bakoitzak badu bere bidea batzuena luzea eta besteena ez hain luzea zurea ez zen hain luzea motzegia guretzat.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

BARANDIARAN MUNDUATE, Doltza"Zatoz"L.Luma berrien eleak 4.n zk 41.or.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA, Karmele"Gorri urratuan" L. Luma berrien eleak,4. zenb.,38.or. Barrurik gardenean gorri urratuaren mozorroan etsipenen gordailua ezkutatzen da; egunez-eguneko aroz-aroko garaiz-garaiko bizipen garratzak giltzapetuta; AGURRAK BELDURRAK LOTSAK EZINAK

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago