Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Idazle Eskolak ikasgai berriekin ekingo dio seigarren edizioari

idazle_gara.png  

Idazketa profesional eta literarioa lantzea helburu duen graduondoko honek sei urte darama euskarazko idazketa prozedurak eta metodologia lantzen. Haziz doan ekimena izanik, ikasle ohiek antolatutako proiektu berritzaileak egingo dira azaroan hasiko den ikasturtean.

 Itziar AMESTOY | DONOSTIA

Sortu zenetik helburu argia du Bergarako Idazle Eskolako graduondokoak: idazketa literario eta profesionala lantzea, idazten ikasteko eta erakusteko prozedurak eta metodologia erabiliz, ariketen eta tutoretzen bidez. Bide honetan, halere, berrikuntzak eta hobekuntzak gehitzen dituzte urtero, ikastaro osoago bat eskaini ahal izateko. Oraingoan ikasgai berriek hiru ardatz nagusi izango dituztela ziurtatu du Tere Irastorzak, Idazle Eskolako Zuzendariak. Zehazki, idazketaren dibulgazioa, ahozkotasuna eta haur eta gazte literatura dira landuko diren ildo berriak. «Urtero parte hartzen duten ikasleek egindako iradokizunak kontuan hartzen ditugu gai berria gaineratzeko», azaldu du Irastorzak.

Ikasle ohien lana, gainera, harantzago doa, eta hiru ekimen nabarmendu dituzte Idazle Eskolakoek. Lehenik eta behin, www.idazten.com webgunea, haren bidez, testuak argitaratzeaz gain, astetik astera ikastaroari jarraipen telematikoa egiteko aukera baitago. Bestalde, ilunabar literarioak ere badaude, eta, horrez gain, aurten, «hilean behin bilduko dira irakurketa-idazketa taldea eratuz, eta bertan beren lanen inguruko iritziak trukatuko dituzte».

Ikasturtea biribiltzeko hilean behin «Idazleak Irakurle» zikloa egingo dute. Hitzordu honetan, zazpi idazlek hitzaldi bana emango dute, beren liburu bat ardatz hartuta, idazketan murgiltzeko. Horrez gain, Irastorzak argitutakoaren arabera, bertaratuko diren zazpi idazleek irakurle gisa bizitakoen berri emango dute eta beste idazle batzuek euren lanetan izandako eragina azalduko dute. Idazle Eskolan ikasten ari direnez gain, nahi duen orok parte har dezakeen saioa izango da, eta bertan, besteak beste, Mariasun Landa, Jimu Iturralde, Gerardo Elortza, Juan Kruz Igerabide eta Jokin Muñoz idazleak izango dira.

---------------------------------------------------------------------------------------------------

http://www.gara.net/paperezkoa/20080925/98184/eu/Idazle-Eskolak-ikasgai-berriekin-ekingo-dio-seigarren-edizioari

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago