Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

Idazle berrientzako plaza digitala

Erredakzioa

Donostia
 

 

«Idazle berrientzako plaza digitala» izango den webgunea jarri du abian Bergarako Idazle Eskolak, www.idazten.com helbidean. Idazle Eskolako ikasle eta ikasle ohien lanak bertan argitaratzea da webgunearen xedeetako bat. Luzeragatik edo gaiagatik ohiko argitalpenetan lekurik ez izan arren, interesa izan dezaketen testuei emango zaie lekua bereziki. Idazle edo idazle gaien arteko lanen irakurketa sustatzea eta lanen inguruko iritziak edo iruzkinak jasotzea ere badago xedeen artean. Ikasleek parte hartuko dute webgunearen kudeaketan.

Sortu berri duen beka ere aurkeztuko du aurki Idazle Eskolak. Aurkezpena etzi egingo du, 20:00etan, Irungo Kabi Gorri Ateneoan egongo den ilunabar literarioan. Poesia errezitaldia eta antzerki irakurraldia egingo dira.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago