Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

PRENTSA-OHARRA

TOKIA : Koldo Mitxelena DATA : Irailaren 11, eguerdiko 11etan.

PARTE HARTUKO DUTE : Juan Isasi (IVAP) Maria Jesus Aranburu ( Gipuzkoako Foru Aldundia), Vicente Huici ( Bergarako UNED), Luis Mº Zaldua (Asmoz), Tere Irastortza ( Idazle Eskolako zuzendaria )

ZAZPIGARREN URTEZ EUSKAL IDAZLEAK IDAZLE-GAIEI ERAKUSTEN

Bergarako IDAZLE ESKOLAn

Irailaren 11n egin zen 2009-10 ikasturtearen aurkezpena Koldo Mitxelena. Bertan parte hartu zuten elkarlean diharduten elkarte eta erakundeetako ordezkariek, EIEko lehendakariak bere agertu ezina azaldu zuen .

IDAZLE ESKOLAri kanpoko irudi batek hainbat argibide eman lezake Idazle Eskolako helburu eta metodologiari buruz idazteko. IDAZLE ESKOLAn euskal idazleak dira euskaraz idatzi nahi dutenen idazle-gaien irakasle. Urtez urte, molde askotako euskal idazleak aritu dira IDAZLE ESKOLAn. Denak aipatzea ezinezkoa denez , 2008-2009 edota 2009-10ean aritu edota arituko direnak aipatuko ditugu : Edorta Jimenez, Pako Aristi, Andu Lertxundi,Aizpea Goenaga,Iñaki Zubeldia, Fito Rodriguez, Tere Irastortza, Paulo Iztueta, Harkaitz Cano, Itziar Gomez, Jerardo Elortza, Joseba Lozano

Eskolak emate hutsaz harantzago doa idazleen zeregina, besteak beste, ihardun batetik bestera bidalitako ariketetan eta lanetan oinarritutako eskola-metodologiaz gain, ikasleek beraiek bigarren ikasturtea amaitu aurretik burutu behar duten lan pertsonaleko tutore ere bai baitira. . Modu honetan, Ikasleek, une oro,”tutore” edo kalitatezko irakurle baten iritzia jasotzen dute.

Funtsean, urrian hasi eta ekain hasieran amaitzen diren eskoletan,larunbatero larunbatero, genero eta araubide ezberdientako lanak idazten eta zuzentzen erakusten diete idazleek idazle-gaiei.

Horren amaierarako hainbat idazle-gaik libururen bat edo hainbat artikulu argitaratu du eta alde horretatik, soziologikoki, idazle bihurtzen da. Beste batzuk, bere langintza profesionalean trebatuago sentitzen dira . Asko dira idazle-gaiek ondoren hartzen dituzten bideak baina azpimarragarria da IDAZLE ESKOLAk sortu duen mugimendua, ikasle eta ikasle-ohien artean, eta taldean IDAZLE ESKOLAren inguruan sortu eta gauzatzen diren proiektuak eta proiektu horien bizitasuna, kalitatea eta iraupena.

Horien artean aipatu behar dira

o IDAZLE ESKOLAko beka. 2009. urtean Leire Zubeldia izan da irabazle. Bizirauten izeneko lanarekin

· www.idazten.com

· Luma Berrien eleak aldizkaria, zeinek 7. alea argitaratu eta aurkeztu berri duen 2009ko udan

· Ilunabar literarioak

· Ikasle ohiekin burutzen diren mintegiak

o Idatzi eta Irakurri

o Lerro artera mintegia

Gradu-ondoko Eskolak Bergaran izaten dira larunbatetan, goizeko 9etatik 13:30etara . Baina Bergarako UNEDek eskaintzen dio IDAZLE ESKOLAri azpiegitura gainerako mintegiak ( hilean behingokoak edo hamabostean behingokoak, larunbatetan edo aste barruan egin ahal izateko )

Juan Isasik, IVAPeko ordezkariak, azpimarratu zuen IDAZLE ESKOLAk berrikuntza ardatz gisara hartzeak duen garrantzia, eta nola IVAPek laguntzen duen hasieratik IDAZLE ESKOLA, euskaraz edozein lanetan idazteko gaitasuna bermatzeko egiten duen ahaleginagatik .

LERRO ARTERA . Erronka berria IDAZKETAren METODOLOGIA ZABALTZEKO

Gainera, aurtengo berrikuntzen artean IDAZLE ESKOLAk bere metodologia hedatzeko asmoa ere badu. Norberak bere lanak idazten eta zuzentzen erakusteaz gain, sei ikasturtetan eta 100 ikasle baino gehiagorekin frogatu den metodologia hedatu egin nahi da idazketa lantzen den beste alor batzuetara ere, hala nola, irakaskuntza, administrazioa

Berrikuntza da beste alde batetik IDAZLE ESKOLAren motorretako bat,sorkuntzari arras lotua. Alde horretatik, 2008-2009an modu esperimentalean eta GFAren laguntzarekin abiatutako proiektuaren bigarren aro bati ekingo zaio 2009-10 ikasturtean : LERRO ARTEAN proiektua da eta Idazke Eskola graduondokoan erabili eta frogatu den metodologiarekin besteei idazten erakusteko helburua hartzen du bere gain IDAZLE ESKOLAk.

LERRO ARTERAk hiru ardatz ditu :

1.- Idazle Eskolako ikasle ohiekin sortutako mintegia, zeinetan beste ikasle batzuk idazten trebatzeko material bat sortu den

2.- Lerro Artera izeneko moduluak. 2009-10ean Gipuzkoako lau edo bost herritan abian jarriko dena. Arestian aipatutako materialaz baliatuz Aretxabaleta, Zumarraga,Bergara,Goierri aldean eta Irun inguruan bost herritan sortukodira mintegiak. Zortzi asteko eta ordu t'erdiko saioetan aurrena iritziak idazten eta hurrena poesia idazten erakusteko metodologia eta materiala frogatuko da, modu esperimentalean.

3.- Gradu-Ondokoan hainbat genero laburretan idazteko eta norbere lanak zuzentzeko metodologia erakutsiko zaie idazleei. Aresdtian aipatutako bi eremuetan landutako eta ebaluatutako materiala nola erabili erakutsiz, idazketa sortzailearen pedagogia landuko da. Euskaltegietan bezala irakaskuntzan dihardutenei bide berri bat irekitzen zaie.

Maria Jesus Aranburu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak, adieraz izuen aurtengo berrikuntzen artean azpimarragarri adela IDAZLE ESKOLAk eskaini dezakeen irtenbide profesional berria, gradu-ondokoan frogatutako metodologia eta pedagogi abeste alor batzuetara eraman ezkero.

Bergarako UNEDek eskaintzen du Tutela akademikoa eta Hezkuntza Sailak homologatzen duen gradu-ondokoa

Vicente Huizik adierazi zuen bi ikasturte beharko direla gradu-ondoko titulua lortzeko

Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuak tutelatutako gradu-ondoko honek Bergarako UNEDen titulua jasoko du.

Graduondoko titulua jasotzeko lizentziatura edo diplomatura behar da.

Hezkuntza Sailak homologatutako gradu-ondokoa da.

Matrikula epeak zabalik dago urriaren 10era bitarte

BANAKA IDATZI ETA ELKARREN ARTEAN ZUZENDU

Bergarako UNEDen egiten diren arren ikasketak, alderdi telematikoak ere garrantzi handia du. Alde batetik, irakasle eta ikasleei denbora ematen dielako eskolara joana urretik ikasleek egindako lanak denen artean irakurrita izateko eta beraz ikasleek sortutako materialetan oinarritu ahal izateko azalpenak eta zuzenketak. Eta horretean ASMOZek duen euskarrian oinarritzen da, Luis Mari Zalduak, ASMOZeko ordezkariak adierazi zuen bezala.

Eta bestetik gaur egun bide birtualak ematen dituen aukerak profitatuz www.idazten.com orrian ikasleen lanak argitaratuz. Izan ere, webguneek permititzen baitute bestela argitaratzen zail diren lanak ( generoagatik edo luzeragatik , esate batera ) irakurtzeko moduan jartzea.

Bide telematikoak elkarlanerako sare eta bide bihurtzen dira beraz, eta idazteko lan bakartiari, zuzentzeko eta irakurlea bilatzeko aukera ematen dio IDAZLE ESKOLAko idazle-gaiari.

EUSKAL IDAZLEEK NOLA IDATZI DUTEN IKASTEKO IDAZLEAK IRAKURLE Mintegiak

Eta asko ikasten dute entzunez beste idazleei zein erronka eta zein zailtasuni egin dioten aurre bere lana idazterakoan. Baita beste idazle batzuek irakurtzeak zertan eta nola laguntzenduen ulertzen ere. Horren berri jasotzeko sortzen dira

IDAZLEAK IRAKURLE Mintegiak

Azken bost urteetan hilean behin euskal idazleak IDAZLE ESKOLAra etorri eta bere liburuez hitz egiten dute. Horretarako, ikasleek liburu hori irakurrita dute eta landua eta idazleak bere lana aurkezten die. Edizio batzuetan gai monografiko bat aukeratzen da. Joan den urtean, esate batera, Bakean ala gerran, historia eta narraziogintza.

Aurten berriz lekuak hautatzeak eta lekuez hausnartzeak literatur-lanari irekitzen dizkien aukerez arituko gara, eta horretarako ere hainbat euskal idazle gonbidatu dugu. Katixa Agirre, Kirmen Uribe,Uxue Alberdi eta Jon Arretxe arituko dira hurrenez hurren bere liburuez, hilean behin Bergarako UNEDen . Gainera Jerardo Elortzak Arantzazu eta bere inguruetan sortu den literaturaz ihardungo da eta Arantzazun barrena egingo da hitzaldi-ibilaldia.

Horretarako ditu beste hainbat baliabide IDAZLE ESKOLAk, eta baliabide horien helburuak bi dira :

  • Elkarren artean idazten eta zuzentzen ikastea, hainbat mintegiren bidez
  • Argitaratzeko idazten eta irakurleen iritzia jasoz zuzentzen ikastea.

GELAZ kanpo Baliabideak berriz anitzak dira Bergarako IDAZLE ESKOLAn

ALDIZKARIA

Ez da ahaztu behar IDAZLE ESKOLAren helburuetako bat idazle berriak ezagutaraztea ere badela.Erronka handi bat da, beraz, aldizkari hau,bai aurretik, beste aldizkari, sariketa-liburu, edo libururik argitaratu dituztenentzat baita sekula ezer argitaratu ez dutenentzat ere.

EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEETAN KOLABORAZIOAK

ILUNABAR LITERARIOAK

2008-2009an antolatu dugu hainbat Ilunabar literarioa : Aretxabaleta,Zumarraga, Ataun, Beasain, Elgoibar, Gernika… eta talde gisara parte hartu dugu beste hainbatetan Lizarran esate batera.

2009-10ean ere beste honenbeste egingo dugu. Aurrenekoa Irunen izango da Irailaren 25ean Kabi-gorri ateneoan , eta bertan, gainera,2008ko edizioan IDAZLE ESKOLAko irabazle suertatu zen Itziar Gomezen lan baten zati batzuk ere irakurriko dira .

Harremanetarako :

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

639-456204 edo 680-6388750

Informazio gehiago :

www.idazten.com edo http://ieskola.asmoz.org

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli