Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
micro1.gif
   
l6_orzaiz_41.gif

 

 

 
 
TABAKO KARTOIETAN IDATZITAKO TESTAMENTUA


Zorionak, txo! erraten ziguten denek.
Gaur zu eta biok gaude,
bakarrik.
Ardo mikaztua eta ginebra kiratsa,
xanpainaren eta Mariak prestatzen zuen tartaren
suzedaneo tristea.

Zerua urratu eta eguzkia ukitu nahi,
baina hatzak kiskali genituen,
banan-banan.
Erremina sendatzeko, begiak itxi
eta hartzazu,
hartzazu beste bat.

Ausartegia izan nintzen (nire) zure
ilusioak ur marroien artean
estoldaratzeko.
Koldarregia, akaso,
koldarregi, (zure) nire hilarria
onartzeko.

Zorionak, txo. Barka nazazu, faborez,
zu zinena ez bainaiz ni,
naizen honekin erail zaitudalako.

 

 

Ion Orzaiz Galarza