Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

  
micro1.gif
 
   
 luma_berrien.gif  
 Carmen Valois Nuñez  
Luma berrien santutegiak

Idazteko grinak bildu gaitu, aurten, Bergaran.
Luma berrien Biltzarrak,
Arantzazun:
Arbasoen memorian erroturiko gordelekuan.
Gizakia eta izadiaren arteko elkargunean.
Aniztasunaren testigantza iraunkorra:
Artzainak, sermolariak
Erromesak, misiolariak
Poetak.
Arantzazutik mundura.
Mundu zabaletik Euskal Herrira
Idazteko grinak bildu gaitu, gaur ere, Zumarragan,
Legazpi Dorretxean,
Mendeetako kondairak eta istorioak
gordetzen dituen jauregian.
Zibilizazio ezberdinez osaturiko altxorrean.
Aniztasun kulturalaren ondare bizia:
Eskribauak, konkistatzaileak ,
Abenturazaleak, fededunak,
Poetak.
Zumarragatik mundura.
Mundu zabaletik Euskal Herrira.
Eta Loiola falta zaigu
Hirutasun ibilbidea burutzeko
Ia zeinek hartzen duen erronka
Orain artekoa gainditzeko.
Izan ere,
 Bergaran sortu ginen idazle,
Arantzazun sinestunak,
Zumarragan burujabeak.
Bergaratik Arantzazura,
Arantzazutik Zumarragara,
Zumarragatik mundura.
Mundu zabaletik Euskal Herrira.


 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago