Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

micro1.gif
 
poesia_borja.gif
 Borja Etxabe Ulacia
POESIA

Atzo gauean, edo gaur goizean, ikuspuntuaren arabera,  mahai batean eserita nengoen, edo egon naiz, ikuspuntua galduta. Nire mahai gaineko Heineken berde, tente eta harroak, zuzen  begiratzen ninduen bitartean, Gonçalo Tavares idazlearen kalkulu poetiko txundigarria otu zait. Eskuineko eskuaz absenta kopa laztanduz, Henry jaunak esplikatzen zuen kalkulua hain zuzen ere:

Argi dago hizkuntza asko daudela munduan.  Euskara, ingelera eta gaztelania ikasten dute nire herriko haurrek. Baina zenbat matematika daude munduan?

Demagun bi matematika zeudela munduaren hasieran:  “A” matematika eta “B” matematika. “A” matematika “A” herrikoek erabiltzen zuten, eta “B” matematika “B” herrikoek. Bi herri hauen artean, herrien artean  halabeharrez gertatzen dena gertatu zen: norgehiagoka, leia, borroka… gerra; eta ondorioz, irabazlea eta galtzailea. Agian galtzailea inteligenteagoa izango zen, beharbada kultura aberatsagoa izango zuen. Sarri gertatzen da hori. Galtzaileak ahulagoa izateagatik galtzen du, horrexegatik bakarrik.

Demagun motz geratu zirela “B” herritarren makil eta aitzurrak, demagun “A” herriko lantza eta ezpatek aise zeharkatu zituztela “B” herritarren bihotzak. “A” herriak “B” herrikoa den elementu oro deuseztatuko luke, horrela, “A” matematika inposatuz.

Nork ziurtatu lezake gaur egun erabiltzen dugun matematika ez zela indarra eta bortxaren bidez inposatua izan?

Baliteke munduaren hasieran ahaztutako “B” matematika, bide eta zio ezezagunez baliaturik, gaurdaino iritsi izana, poesia sorraraziz.
Esan gabe doa hau ez dela gauza segurua; edo, nire latineko irakasleak zioen bezala, hau ez da “factum” bat. Hau kalkulu poetiko bat da. Henryk, guztiz desorekatuta, eta, oreka bilatu nahian absenta edanaz, bihotz bihotzez egindako kalkulu poetikoa.

Poetry is the supreme fiction, madame.
Wallace, Stevens
 

  

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli