Erabiltzailearen balorazioa: 4 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Inactive
 
Bilbo, 1973.

Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen lehen nobelarekin: SPrako tranbia.

Berak aitortzen duenez, algortarra sentitzen da eta "kasualidadez" jaio zen Bizkaiko hiriburuan. Filologia ikasi zuen eta itzultzailea (Labayru Institutuan) da lanbidez. Gaur egun, eszedentzia eskatu ondoren, bete-betean emana dago literaturari.

Aurretik, literatur klaseak eman izan ditu eta literatura itzulpengintza irakatsi era berean. Testugintzan ere jardun du eta literaturari buruzko hainbat artikulu argitaratu du, batean eta bestean: Idatz & Mintz, Aizu!, UK, Enseiukarrean, Deia...Espainiako Sari Nazionala irabazi ostean, El Pais, El Mundo eta La Varguardia egunkarietan kolaboratu du, besteak beste. Honez gain, hitzaldiak emateko parada eskaini zion: Madril, Segovia, Merida, Oxford... izan dira bere mintzaldien testigu zuzenak.

XX. mende hasierako egileak ditu maiteen. Joan den mendeko hogeiko hamarkadako idazleek pentsatu eta eragin zutena gustatzen zaio. Auto bati buruz idatzi zuen ipuin bat gogoratzen du idatzi zuen lehena, bere ibilbide literarioan.

2002an Igartza Beka lortu zuen, Van't Hoffen ilea nobela egitasmoaren sorkuntza laguntzeko beka hain zuzen ere.

Faulkner-en pertsonaia eta Holandako pintore baten izenak uztartuta kaleratu du bere azken nobelaren titulua Vredaman (Elkarlanean, 2005). Lau kontakizun lineal harilkatzen ditu bere hirugarren eleberrian: familian gaixotutako bat dela eta osaba-izekoen etxean bizi behar duen mutikoa; golf-zelai batean asmo ezkutu batekin sartu diren lagunena; urtetan arkitekto baten andregai izan baina inoiz ezkondu ez zen emakumearena; aitite gizon inportantea zela jakin eta haren arrastoaren atzetik dabilen gaztearena.