Narrazioak

  • ARRETXE AGIRRE, Ainitze "Gurpildun ibiltaria"

    ARRETXE AGIRRE, Ainitze "Gurpildun ibiltaria" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1281zk 6-7or. Igaro dira bi urte erabakia hartu nuenetik. Langabezian geratzeak gogorki kolpatu zuen nire errutina. Lo askorik egin gabe pasatu nituen hiruzpalau gau, buruari buelta eta buelta...

  • ARRILLAGA BEREZIARTUA ,Mikel"Mendian oinez eta lasai"

    ARRILLAGA BEREZIARTUA ,Mikel"Mendian oinez eta lasai""ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1017zk 28-29or.Azkenaldian herri hau pairatzen ari den egoera jasanezina
    dela eta, aldarrikatu nahi dugu boikota egin behar zaiela mendi lasterketei, kilometro bertikalei eta mendian korrika ibiltzen diren guztiei...

  • ARRILLAGA BEREZIARTUA, Mikel"Eskukoa" (Narrazioak)

    ARRILLAGA BEREZIARTUA, Mikel"Eskukoa" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 964zk.28-29or.Abendua hotz bezain lehor iritsi zen urte hartan. Jokin gaztea artilezko txano epela, larruzko eskularruak eta lumadun txamarraren kremailera goraino igota zihoan ikastolatik etxerako bidean, oinak izoztuta...

  • ARTOLA IZAGIRRE, Mikel "Autorretratua"

    ARTOLA IZAGIRRE, Mikel "Autorretratua"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1229zk 20-21or. Itxura ederreko utzi naute!ยป. Astelehena bitartean aurpegitzat nueneko zirrikitu guztiak berdindu dizkit makillajeak. Txukun nago...

  • ARTOLA IZAGIRRE, Mikel"Erretxindorra"

    ARTOLA IZAGIRRE, Mikel"Erretxindorra" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1169zk 14-15or. Haserre dabil azkenaldian. Pandemiak politikaren he- riotza egiaztatu duelako ideia sartu zaio buruan eta, saiatu arren, ezin dio gaina hartu. Agian, suminaldiak hartuta dabilelako hil nahi du urretxindorra ipuin honetan. Bestela, argi du ez litzatekeela ausartuko, Attikus Finch-en miresle baita...

  • ARTOLA IZAGIRRE, Mikel"Itzulera"

    ARTOLA IZAGIRRE , Mikel"Harrak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1118 zk 28-29or.Sekula ez zuen pentsatuko Pello han ikusiko zuenik. Ez zuen haren berririk izan bi hilabetean. Berak egin zuen ospa egun batetik bestera eta azalpenik eman gabe. Heriorik ez, baina utzi zion orbaina ustekabeko ihesaldiak, memorian...

  • ARTOLA IZAGIRRE,Mikel" Anaiaren gutuna" (Narrazioak)

    ARTOLA IZAGIRRE,Mikel" Anaiaren gutuna" ANAIAREN GUTUNA Herritik kilometro pasatxora, Beko Errekako Zubia deritzanean geratzeko eskatu nion Taxi gidariari. Zegokiona ordaindu, eta bizkarrean hartu nituen nekartzan traste hondarrak.

  • ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia "Etortzeko joanak"(Narrazioak)

    ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia "Etortzeko joanak" Luma berrien eleak 2008. Zenb. 6, 11 or.Antzina idatzi zien Ritak gurasoei helbiderik gabeko lehen gutuna. Hura Maite zaituztet esanaz hasi zuen gerrako umeak. Izan ere, gudatik urruntzeko agurtu zituenean estazioan, negar bakarrik egin ahal izan zuen. Ordudanik, bizitzaren azken hiru laurdenak daramatza aurreko laurdenera eramango duen trenaren zain. Gaur bezala.

  • ASKATSUA BLAZQUEZ,Mikel" Pixelezko arnasa"

    ASKATSUA BLAZQUEZ,Mikel" Pixelezko arnasa" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1025zk 28-29or. Jainkoak atea ixtean leihoa zabaltzen zuen moduan, badirudi postmodernitateak sakelako telefonoa oparitu digula etorkizun baikorra asmatzeko gaitasuna galdu dugunean. Leiho berritik sartzen saiatzen dira aurreko gauza txiki guztiak, betikoak, bizitza; baina bizkorrago, intentsuago eta sekula baino orduz kanpoago...

  • ASKATSUA, Mikel"Aldatuko da?

    ASKATSUA, Mikel"Aldatuko da? ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1277zk 6-7or. Etxebizitza handiagoa behar genian... orain infanteek ez ditek indarra non xahuturik... zoratuko naitek!...

  • ASOLO,Leontzi" Amandrearenak"(Narrazioak)

    ASOLO,Leontzi" Amandrearenak" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 19-20 or. Amandre zenari Carmen monjia esaten zioten auzoan. Nire oroitzapenean beti izan da amandre elizkoia, umetan besotik helduta mezetara eramaten ninduenean bezala, edo eskolatik bueltan telebisioan Barrio Sesamo ikusi beharrean arrosarioa erreza arazten zigunean bezala. Baina gauza bat amandrea elizkoia izatea da eta beste bat auzoan Carmen monjia deitzea.

  • AUZOKOA OLAGOITIA, Iban"Zergaitik?" (Narrazioak)

    AUZOKOA OLAGOITIA, Iban"Zergaitik?" Mugalari GARA. 2010-4-2 , 60or.Zergatik? Zergatik galdetzen zenion zeure buruari etengabe, zenbat eta gehiagotan galdetu, erantzuna orduan eta errazago topatuko zenuelakoanedo. Zergatik? Zergatik zuri? Zergatik justu ondoen zeunden momentuan? Zergatik utzi zintuen inoiz ez bezala maite zenuenean? Zergatik?

  • AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Larunbat Fever" (Narrazioak)

    AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Larunbat Fever" Nabarra2009, 6-7 or. Musikaren erritmoa jarraitzen zabiltza, burua atzera-aurreraka astinduz. Eskuan duzun kubata zigizaga dabil alde batera eta bestera edalontzitik noiz irtengo. Aldiro, eskuz aldatzen duzu hotzaren hotzez eskuak gogortu ez dakizkizun. Izan ere, ohi duten legez, edari gutxiago kabitu dadin izotz franko bota diote zure edalontziari.

  • AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Ongi etorri" (Narrazioak)

    AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Ongi etorri" Mugalari.GARA 2009-6-12, 59 or. Aspaldi amaitu dira marrazki bizidunak. Telebistari begira jarraitzen du oraindik, ezin esan ordea telebista ikusten ari denik. Burua beste nonbaiten duela dirudi. Bihar ikastolara joan behar du eta dagoeneko lo behar luke. Ohera joateko ordua dela errepikatu diozu hamaikagarren aldiz, lorik egiten ez badu ez dela mutil handia izango. Baina berak ez du lotara joan nahi aitari gabon esan eta bizarrez jositako masail latzetan musu bi eman gabe.

  • AYERZA SANCHEZ, Ibai" Begien espaloiko putzua" (Narrazioak)

    AYERZA SANCHEZ, Ibai" Begien espaloiko putzua" 7k GARAren aldizkaria zenb: 758 , 24-24 or.Seheriano deritzon gizaseme batek berrogeita hama sei urte daramatza soinean, berak bulego deritzon postutxoan. Bulegoa gainerako ONCE postuen antzekoa litzateke Seberianok aurkitu bezainbeste kolorez margotu izan ez balu. Horretaz gain, eskobari lotuta dagoen ikurrin handi bat atxiki berri dio sabaiari. Berak betidanik miretsi izan ditu antzinako batailetan bandera zeramaten soldaduak, hainbat aldiz irudikatu ditu soldaduok banderaz etsaia astintzen.

  • AZKAGORTA RUIZ DE EGINO, Laida" Isilpeko poema"(Narrazioak)

    AZKAGORTA RUIZ DE EGINO, Laida" Isilpeko poema" Luma berrien eleak 2005,2 zenb. 22-23 or.Ordu hartan irekitan zegoen leku bakarra zelako sartu nintzen taberna hartan. Argitzear zegoen; zeru morearen azpian, inguruko mendiak etzanda zeuden animalia izugarriak bailiren, lo; han urrunean piztear zeuden su garrez jabetu gabe. Hotz ikaragarria egiten zuen. Dardarka nabaritzen nuen gorputz osoa; ez dakit, ordea, hotzaren eraginez edo urduritasunez.

  • AZKARATE TORNER, Gorka "Aurreskua" (Narrazioak)

    AZKARATE TORNER, Gorka "Aurreskua" Mugalari  GARA 2008-4-26 , 8 or. Zenbait hilabete lehenago, egoitza aldatze prozesuak ekarri ohi duen deserosotasuna nozitu zuen gure lantokiak; aldaketa, itxura batean behintzat, onerako zela jakiteak jasangarri bilakatu zuen aldaketa egun haietan bizi izandako zalaparta. Izan ere, Deba ibaiak bustitzen duen haran hertsi eta sakonetik Donostiako Miramongo talaia eguzkitsura egin baikenuen, gauetik goizera, jauzi. Leihorik gabeko eraikin zaharkitutik, uneoro Igeldo, Urgull, eta, zerumugan, itsasoa ikustera, alegia...

  • AZKARATE TORNER, Gorka "Bakardadearen mende"(Narrazioak)

    AZKARATE TORNER, Gorka "Bakardadearen mende" 2006 eginda argitaratu gabe. Iratzargailuaren txirrin hotsa entzutea ez zen, neguko goiz goibel hartan, buruan mailukada bat jasotzea baino askoz hobea izan; norabidea galdurik, begiak irekitzeko ahalmenik gabe, loaldiaren bat-bateko etenak atsekabea sorrarazi zion Martini, ohetik besoa atera eta minutu erdi amaigabean oihuka aritu zen aparailu madarikatu hura itzaltzen zuen bitartean. Gau osoan zehar izarapeko berotasunak laztandu zuen gorputz hark gelako hotzaren ziztada nabaritu zuen, Martinek bi besoak luzatu eta ohetik irteteko keinua egin zuenean...

  • AZKARATE TORNER, Gorka "Edorta bertsolari" (Narrazioak)

    AZKARATE TORNER, Gorka "Edorta bertsolari" 2007an Idazle Eskolako bekara aurkeztua. Edorta, zer darabilk buruan, hire txanda duk, motel! Ametsetik esnarazi nau Imanolen xuxurlak; burua biratu eta lagunaren begirada kezkatia topatu dut nigan finko. Pilotalekuko harmailak ikuslez gainezka daude, denak niri begira, arratsaldeko nire lehenengo bertsoa noiz entzungo zain.

  • AZKARATE TORNER, Gorka "Geltokiko begiradak"(Narrazioak)

    AZKARATE TORNER, Gorka "Geltokiko begiradak" Luma berrien eleak  2008. Zenb. 6. 13 or.Senarrak ez zuen azken aldian oso gustuko emaztea eta bederatzi urteko semearekin hirira erosketak egitera joatea; ordu luzetan dendaz-denda ibiltze hori astuna gertatzen zitzaion oso. Goizean indarrez ekin ohi zion jardunari, gogoz, baina orduek aurrera egin ahala, hirukoteak trinkotasuna galtzearekin batera, nekeak aise topatzen zuen euren arteko zirrikituak erreten sakon bilakatzeko modua.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago