Narrazioak

  • VALOIS NUÑEZ,Carmen " Gune terapeutikoak"(Narrazioak)

    VALOIS NUÑEZ,Carmen " Gune terapeutikoak" 7K ALDIZKARIA Zenb: 759, 28-29 or.Liburu aurkezpenak gogoko ditut. Aukera ederra izaten da Idazlearen eta irakurlearen arteko elkarrekintza zuzenean ikustea, edo hala iruditzen zait behintzat, Herrlan, oro har, ez dut horrelakoetara joatek aukerarik izaten, eta ordutegiak direla medio, ezta herritik. kanpo ere. Horregatik, aurkezpenaren iragarkia ikusi nuenean, zera pentsatu nuen, plan ezin hobea zela ostiral arratsalde baterako -- are hobea azken bolada honetako klimatologia kontuan hartuta

  • VALOIS NUÑEZ,Carmen "Estropadak, udako ikuskizuna"(Narrazioak)

    VALOIS NUÑEZ, Carmen "estropadak, udako ikuskizuna" Arratsaldeko Seiak: estropada hastera doa.Arraunlariak eta patroiak erne Daude.Mugimenduen sinkronia Martxan jartzeko UNEA, garatutako giza - makineria prest, indarrek Lortu beharreko Oreka buruan, Nahita bilatutako armonia barruan...

  • VALOIS NUÑEZ,Carmen"Eguneroko pasadizoa"(Narrazioak)

    VALOIS NUÑEZ,Carmen"Eguneroko pasadizoa" Luma berrien eleak 2008. Zenb.6, 14 or. 

  • VEGA OLAETA,Ziortza "Bogartek bazekien" (Narrazioak)

    VEGA OLAETA,Ziortza "Bogartek bazekien" Mugalari.GARA 2007-3-24, 8. or. NIre begien distiran, zoriontasuna igar zitekeela esan zidan. Ilea aspaldi urdindua dudan arren, hamabost urteko neskatxa uzkurtua izan nintzen; niretzako lorerik geratzen ez den negutegian. Eskolara elkarregaz joandakoentzako bazkaria antolatu zuen Udalak. Artxiboetatik datuak atera, eta bakoitzari gonbidapena heldu zitzaigun etxera. Nik ez nuen joateko asmorik...

  • VEGA OLAETA,Ziortza "Gutun kuttunak"(Narrazioak)

    VEGA OLAETA,Ziortza "Gutun kuttunak" Mugalari. GARA 2006-5-6, 8. or. Egunero akordatzen naiz zuekin, lasai egon zaitezten idazten dizuet. Oso leku ederra da, itsasoa dago leku guztietan. Irlarik irla ibili gara, horrenbeste irla dago, ezen askok izenik ere ez duen. Igeri egiten ikasten ari naiz, etxeratzean Zarautzera joango naiz hondartzara. Gaur armak banatu dizkigute, aita, galeperretan bezain ona izatea espero dut. Ama, zu ez kezkatu, ondo jaten dut, ipintzen didaten guztia. Bihar igandea dela uste dut, sagar-erreak egingo dituzu? Instrukziorako deia, agur...

  • VEGA OLAETA,Ziortza "Txanogorritxo"(Narrazioak)

    VEGA OLAETA,Ziortza "Txanogorritxo" L.Luma berrien eleak. 5.zenb., 9. or. Txanogorritxo maitea: Ane naiz, zazpi urte daukat. Poz-pozik joaten naiz egunero ikastolara; gauza asko ikasi ditut dagoeneko. Atzo irakasleak zure berri eman zigun. Ipuina kontatu behar zigula, Txanogorritxo izeneko neskatila batena. Niri izen inozoa iruditu zitzaidan, izan ere, gure eskolan ez dago inor horrelako izenarekin. Nire lagunen izenak Olatz, Irati, Ander dira...

  • VIVES URBIETA,Alaitz "Autobiografia" (Narrazioak)

    VIVES URBIETA,Alaitz "Autobiografia" Mugalari GARA 2009-4-3, or.67 .Elurrak autoaren aurreko kristala zuritzen zuen behin eta berriz; gero eta azkarrago, gainera. Eskuilen joan-etorria ez zen nahikoa azkarra, segundo bakar batez bada ere, kristala guztiz garbi ikusteko eta horrela, Oskarrek, joan-etorri bakoitzak uzten zion zirrikitutik begiratuta, ozta-ozta gidatzen zuen autoa, arrasto argiztatuan zehar.

  • VIVES URBIETA,Alaitz "Gartzianekoa" (Narrazioak)

    VIVES URBIETA,Alaitz "Gartzianekoa" Mugalari GARA. 2008-5-10 , 8.or. Atea. Aspaldian ez dio ate berdeari erreparatu. Pintura azal berria du. Xehetasun txiki horrek erakarri du bere arreta. Egunero amarenera bisita egiterakoan ikusten ez duen atea du aurrean. Biziberriturik. Ahaztua zuen ate horrek irekitzen zuen munduak han jarraitzen zuela. Bisitariaren zain...

  • YOSEBA " Zabuari boikot" (Narrazioak)

    YOSEBA " Zabuari boikot" Mugalari GARA , 2009-8-21 , 60 or. Amaren begirada izutua gogoan zizelkatua daukazula, poltsa beltza ezartzen dizute buruan: Ingalaterrako heroiak terrorista madarikatuen bila, Belfast, United Kingdom. Arrastaka sartzen zaituzte furgonetan; eskuak gibelean bilurtuak, metalezko hormaren kontra hartzen duzu lehenengo kolpea.

  • YOSEBA "Media pare bat" (Narrazioak)

    YOSEBA "Media pare bat" Nabarra Urtarrila, 6-8 or. Etxera heldu berria nintzen, bazkaria prestatzeko denbora justuarekin. Txirrinak ustekabean harrapatu ninduen, senarra alabatxoaren bila joan baitzen. Eskale bat izango zelakoan, mahaia atontzen jarraitu nuen. Txirrinak berriro jo zuen motz, temati bezain lotsati. Goiko solairuko bizilaguna zen, Maria Luisa: hirurogeita hamar urte pasatxoko emakume beti dotore eta irribarretsua, oraindik altua eta errubia, gaztetako edertasuna mantentzen zuena. 

  • Yoseba "Zubi irekia"(Narrazioak)

    Yoseba "Zubi irekia" Luma berrien eleak 2009 , Zenb: 7 ,  18-19 or. Txilen, Neruda jaio zen tokitik hurbil, San Pedro herria oihana eta 'Infernuaren Ahotsa' deritzan amildegiaren artean isolatuta dago. Eta hutsune hori lotzeko ahaleginean, zubi baten hezurdura amaitugabea aurki daiteke.

  • ZALAKAIN EDERRA, Oskia " Isilean barrezka"(Narrazioak)

    ZALAKAIN EDERRA, Oskia " Isilean barrezka" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 859zk.24-25or.Gereziondo hartaz maitemindu zen Matilde, bederatzi urte zituela; baserriaren atzealdeko bidexkatik haratago zegoen (eta oraindik dagoen) gereziondoaz. Zuhaitzaren oparotasun geldoa maite zuen, egoten jakite hura. Heriotzaren esperoan bezala, baina beldurrik gabe. Bisitan joaten zitzaion usu eta, adar okertupeetan jezarrita, enborraren kontra, sustraien gainean, maitasunaren istorioa irakurtzen zion arbolari...

  • ZALAKAIN EDERRA,Oskia" Urrun, urrunago" (Narrazioak)

    ZALAKAIN EDERRA,Oskia" Urrun, urrunago" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 915zk.32-33or.Sagarrondoaren aurrean biluztu ginen. Ulertezinak ziren gauzak ulertu gabe jarraitzen genuen arren, sagarrondoaren aurrean biluztu ginen. Eta zer. Guri bost. Gauza hori zen, elkar maitatzea, momentu hartan, sagarrondoaren aurrean.

  • ZALDUA ZABALUA,Iker" Serapio Miranda" (Narrazioak)

    ZALDUA ZABALUA,Iker" Serapio Miranda" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb, 26-27 or.Gosaria prest zuen, kafe usaia etxeko horma guztietan irristatzen zen, eta bere sudurzuloetara erori zen. Orduak baino, gogoak baino, horrek jarri zuen Martin sukaldera bidean. Beti egin ohi zuen bezala, eguraldiaren berri izan nahi zuen eta horretarako ez zegoen leihoa zabaltzea baino gauza hoberik. Iluna zegoen dena, behe-laino sakona eta hotza, oso hotza zegoen kalean.

  • ZARRAUA, Irene" Belar artean dago sugea"(Narrazioak)

    ZARRAUA, Irene" Belar artean dago sugea"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 971zk.30-31or. Hilerrirako bidean, funerariakoa harriturik zegoen gertatutakoarekin. Inoiz ez zuen horrelakorik ikusi. Hilerrirantz zihoan autoan herriko apaizarekin, eta azken agurra esatera inor azaldu ez zen gorpu batekin. Aldez aurretik tanatorioan bertan ere sentitua zuen egonezina, halako hotzikara bat, kutxari tapa jartzean...

  • ZARRAUA, Irene" Osabaren karpeta urdina"(Narrazioak)

    Zarraua,Irene" Osabaren karpeta urdina" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 911zk.28-29or.Osabaren izaera ezagututa, beti izan nuen susmoa bere hileta elizkizunetara ez zela jende askorik azalduko. Eta horrela izan zen, nahiz eta gertatu zen hura ez nuen inola ere espero...

  • ZEBERIO AMONARRIZ, Miren "Lagun ona" (narrazioak)

    CEBERIO AMONARRIZ, Miren "Lagun ona" Mugalari GARA . 200-7-10, 55or. Amonaren baserriko sukaldean jolasean aritu da. Lantokitik iritsi berri den osabak, beti bezala, mingaina katuak jan ote dion galdetu dio eta bera gorritu egin da. Izebak, umea bakean uzteko esan dio senarrari, txikia dela eta izango duela astia hitz egiteko.

  • ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Eklipsea" (Narrazioak)

    ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Eklipsea" Administrazioa Euskaraz, IVAP 2007ko Uztaila. 57, zenb. Hamaikak eta hogeita bost dira Garbiñeren ordenagailuan. Kalkulatuta dauka. Minutu baten gorabehera izaten da, baina ez du hutsik egiten. Burua jiratu, eta hortxe aurkitu du, indar betean.Ipurdiarekin bultza eginez, atzera eraman du aulkia, eta pertsiana itxi du, zakar...

  • ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Tximeletak" (Narrazioak)

    ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Tximeletak" Mugalari,GARA 2006-5-27, 12-13.or Aezeak daude oraindik zure txurroak. Udara arte edukiko omen dituzu; hala esan didazu behintzat. Ez dakit guraizeak zerorrek hartuko dituzun eta lurrera erortzen utziko dituzun, kax-kax, banan-banan, zure txurroak. Hain erraz ere ez duzu ezabatuko azken urte hauetan sortu duzun irudi hori. Agian ile apaindegira joango zara; beti da errazagoa halako borrero lanak esku arrotz batek egin ditzan uztea...

  • ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Zuriz"(Narrazioak)

    ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Zuriz" L.Luma berrien eleak, .2006ko Uztaila. 4.Zenb. 12-13.or. Ezin izan dut. Ezin. Nola, ba, Fernandoren aurpegia ikusita. Egia esan, ez dut gau ona pasatu, eta beharbada nekeak ere izan du eragina. Hamaiketarako prest nengoen, eta, hala ere, berandu iritsi naiz azkenean. Baina 20 minutuko atzerapena ere ez da hainbestekoa. Gainera, aitaren errua izan da, eta ez nirea, ni aspaldi prest nengoen eta. Prest edo, jantzita behintzat. 100 metro baino ez daude etxetik elizara, eta nik oinez joan nahi nuen, baina aitak ezetz eta ezetz...

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago