Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
7k17    
Irudia: Kristina Fernandez    
pdf    
Bisita

Sartu egin ziren, eta ez zuten ezer esan. Entzun nituen pausoak. Atzetik hurbiltzen ziren, emeki-emeki. Atea itxi zen, eta ez zuen zaratarik egin. Entzun nuen arnasa. Arnas beroa igartzen nuen nire bekokian. Pausoak jada ez nituen aditzen. Hurbil ziren seinale. Ni ukitu barik, gorputzaren beroa nabaritzen nuen, eta beroarekin batera, bihotzaren taupadak gero eta arinago, gero eta azkarrago. Gorputz osoa dar-dar batean nuen. Geldi-geldirik mantentzen nintzen, mementoa ezin egokiagoa zen, ezin beroagoa. Eskuak mahai gainean mantentzen nituen. Ez neukan ezertarako presarik, eta denbora guztia niretzat nuen. Buruak hegan egiten zidan, gorputzak tentuz jarraitzen zuen bitartean. Tentu-tentu eta alai-alai.

 

Arnasa gero eta sakonagoa zen, gero eta... uf! Mahaitik eskua altxatu nuen. Alkandorako botoiak ukitu besterik ez nuen egiten. Botoi bat eta beste bat: guztiak lotu-lotuta zeuden. Beste eskua ere mugitu nuen. Orduan, bular gainean ipini nituen, suabe-suabe. Biribil-biribil igartzen nituen, gorputz osoa bezala. Biribil-biribil. Eskuak geldi-geldirik horien babesean bezala. Babestuta hamar atzamar luzeen artean. Babestuta hamar atzamar luze-luzeen artean. Mugitzen hasi nintzen, gogor-gogor nabaritzen nituen. Bularren kontra egiten nuen indar, eta lehenengo botoia askatzeari ekin nion. Alkandora soberan zegoen, baina ez neukan presarik, denbora guztia niretzat baitzen. Bat, bi, hiru eta lau. Alkandora zabalik geratu zen, eta handik bularretakoa ikusgai utzi nuen, non titi-buruak markatzen ziren. Estu samar nuen, eta, gainera, titi- buruak bularretakoaren kontra apurtzear zeuden.

Berriro ere eskuak libre nituen, beste edozer egiteko. Hasia nintzen maizago sakontasunez arnasa hartzen. Berotasunak eskatzen zidan bularretakoa beste memento baterako uzteko, eta zuzenean praken azpian aztertzeko. Izan ere, barruko arropak sortzen zidan estutasunak plazera eragiten zidan. Beraz, eranstea ez zen lehentasuna. Horregatik, apurka-apurka eskuak hasi ziren jaisten eta jaisten, beheraino. Gero eta beherago. Beherago eta beherago. Sua nuen behean; su ikaragarria; baina bustia. Erabat piztuta bazegoen ere, urak ez zuen itzaliko. Are gehiago, hezetasuna igartzeak tenperatu igoarazten zidan. Bat-batean beste botoi batekin egin nuen topo, atearen sarrera galarazten zidana. Baina ez zen traba handia izango, helmugara heltzeko zorian bainengoen, eta ez zen egongo geldiaraziko ninduenik. Bi eskuak elkarren alboan zeuden, bata bestearen gainean. Aurrean, xanpain botila balitz bezala, botoia irekitzeko zain zegoen. Tapoi kendu bezain laster, emozioa biderkatu zen, oraindik askoz ere zoragarria bihurtuko zen. Tapoia, botoia, tapoia... uf! Azkenean, prakak askatu nituen. Libre eta zabal. Praken azpiko setazko ohilak sekretu guztiak kontatzen zituen. Oihalaren gardentasuna ez zen saiatzen ezer ezkutatzen. Ondo gordeta zegoena kanpora irteteko prest zegoen, edo, hobeto esanda, bisita sartzeko zain zegoen. Hamar lagunen bisita; hamar lagun luzeen bisita. Bata bestearen atzetik, baina guztiak sartuko ziren.

Egun eguzkitsua zen; kanpoan, agian, eguzkitsu bazegoen ere, egun euritsua, eta putzuak sortuak ere bazeuden. Euriak jarraitzen zuen, eta barruko berotasunak lagunei sartzeko gonbita egiten zien. Une horretan denbora premiazkoa bilakatu zen: bisitariak jada sartzekoak ziren, ordua zela ez baitzegoen zalantzarik. Lehenengo bisitaria, atearen sarrerara hurbildu zenean, txirrina jotzea erabaki zuen. Aurre-aurrean txirrinaren erdigunean kokatu zen, eta hasia zen deitzen. Hasiera batean erdi-lotsaz deitu zuen, ez baitzekien zein izango zen soinua. Baina dantzatzeko erritmoa zeramanez, jotzeari eta jotzeari ekin zion.

Horretan zegoela, besteek setazko oihalari eusten zioten, etxearen errezelak eusteko nahian. Supituki, soinuarekin batera, oihu batekin tartekatu zen kanta. Sartua zegoen barrura, urtegiaren sakontasunean, pu- tzua kanpoan utzita. Kanpoan zeuden bisitariak urduri zeuden, sartzekoak ziren, eta ez zuten gehiagotan itxaron nahi. Guztiak batera hara barrura sartzekoak zeuden, eta ez zuten gehiagotan han itxoingo. Errezelak, setazko oihalak... edo zena zelakoak traba egiten zuen, traba handia gainera, han eusten zeuden bitartean, ezin ziotelako beste ezeri ekin, beste mugimendurik kausatu. Prakak erortzen utzi nituen; setari, ordea, erorarazi nion. Hankak lurretik altxatu nituen, erabat liberatzeko. Ostiko batez sukaldeko albo batera bidali nituen prakak eta kuleroak. Bazterrean utzi nituen. Sukaldeko suaren alboan nengoen, eta amantala jantzita. Eskuak edonon mugitu ahal ziren, baina joan nahi zuten toki bakarra besterik ez zegoen.

Bisitari guztiak lorategitik pasatzen ziren. Etxean sartzeko irrikan zeuden. Lehenengo bisitariak egin zuen bezala, hauek ere txirrina jotzen hasi ziren, bata bestearen atzetik, eta gero guztiak elkarrekin. Esku batekin etxeko ateak mantentzen nituen, barneko korridorera ailegatu ahal izateko. Euria zegoen kanpoan, eta kanpoko putzu handiarekin bustiak ziren, sartu egin ziren, eta erabat bustita zeuden. Etxeko hormetara hurbiltzen ziren. Handik hemendik mugitzen ziren. Etxean ez ziren arrotzak, etxekoak baizik, eta sartu eta irten, nahi besteetan. Txirrina jotzen zuten nahi guztietan. Sartu eta irten egiten ziren. Hasperen txiki- txikia bota nuen, eta gero handi-handia. Etxeko jaia gustura bukatu nuen.

Isabel Martin
Irribarrea dut ahoan, sabelean mina.
Ahula naiz askotan baina beldurtia gutxitan.
Ebanoa izan nahiko nuke luzaroan bizitzan.
Idazle eskolako 2. Mai

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli