Andreu

Kontaktuak
Andreu
Andreu Eizagirre, Alaitz
Soslaia
Alaitz (1986, Bilbo – 2004, Gasteiz - …?) naiz eta mamia txikitu gabe intxaurrak hausteko mila modu probatu ditut. Balio, bakar batek ere ez. Eta ez zaizkidalako Eroskiko laborategiko horiek gustatzen jaten dut intxaurren mamia puska-puska eginda.
Batzuetan gertatzen zait, erabilitako indarra ondo neurtu ez edota intxaurraren angelu okerrarekin asmatu ez dudanean, bat-bateko hegalari ekiten diola zatiren batek. Eta lurra jotzen duela zakarrontzian sartzen ez bada.
Bada,lurreratze ona duten horiek dira nire kutunenak.
Hitzekin ere gauza bera gertatzen zait.