IDAZLEAK IRAKURLE


BAKEAN ETA GERLAN. Historia narrazioetan

Nobela historikoa delakoak gorakada bat ezagutu du azken urteetan. Fenomeno horrekin gurutzatu da  historiaren alderdi narratiboei buruzko hausnarketa ere. Euskal literaturan narrazioak eta historiak duten presentziaz hausnartzeko bideratu dira aurtengo saioak. Batetik, idazleek beren obrari buruz hitz egingo dute eta beste batetik euskal nobelagintza historikoaren aitzindari izan zen Yon Etxaide ekarriko du gogora Jerardo Elortzak.

Beste alde batetik, mintegi hauetan matrikulatzen direnak, parte hartu ahal izango dute Abenduaren 13an Vicente Huizik emango duen hitzaldira “ Historia eta fikzioa “ ( goizeko 9etatik 11etara)

DATA-TOKIA
(11:30-13:30)

UNED.Bergara

EGILEA
OBRA ARGITALPENA
Azaroak 29 Mariasun Landa Festa aldameneko gelan
Erein
Abenduak 13 Jerardo Elortza :
Yon Etxaide-z
Gorrotoa lege Elkar
Urtarrilak 31 Joxemari Iturralde Hyde Park-eko hizlaria Pamiela
Otsailak 28 Jokin Muñoz
Antzararen bidea
Alberdania
Martxoak 28 Laura Mintegi
Ecce homo Txalaparta
Apirilak 25 Juan Mª Irigoien Bestea da mundua Elkar
Maiatzak 30
Juan Kruz Igerabide Hauts bihurtu zineten Alberdania

IDAZLEAK IRAKURLE : HELBURU OROKORRAK

Mintegi hauen helburuak hauek dira :

1.- Besteen liburuez pentsatuz  idazten ikastea.

2.- Liburuei buruzko iritzi-trukaketa bultzatzea.

3.-Mintegietara gonbidatutako   idazleek proposatutako gaiekiko  burutapenak sortzea.     Hori dela eta, IDAZLEAK IRAKURLE tarterako FOROA irekiko dugu, irakurritako liburuei buruzko iritziekin eta proposatutako gaiei buruzko burutapenekin guztion iritziak osatzeko, eta liburu iruzkinei eta irakurketa oharrei tokia emateko.

4.- Idazleek beraien irakurleen ezagutza egitea, eta ozenki egindako irakurketekin norbere adierazpideez hausnartu ahal izatea.
5.- Idazleek irakurtzen dituzten liburuez eta liburuak irakurtzeko moldeez hausnarketa-bideak proposatzea.

Horretarako,

Parte hartzaileek liburu guzti horiek irakurtzeko konpromisoa hartzen dute baina baita, gero, bereziki, taldekaturik, etorriko den gonbidatu baten liburuari eta lanari buruzko aurkezpen eta txosten bat egitekoa ere. Txosten horrek delako egile edota liburuak sortutako jakin-minaren berri emango du

Txosten hauek www.idazten.com web-gunean  argitaratuko dira.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago