inaki baztarrikaIrudia: Inaki BaztarrikaEuskal literaturaren historian zenbat emakumezko aritu den, nola eta non aztertzeko gida bat proposatzen du ikastaro honek. Testuetan eta paratestuetan arakatzeko bideak erakusten ditu. XXI. mendean badira, gutxienez, seiehun emakumezko idazten ari direnak, sortzaileak eta ikerleak bakarrik aztertuta.

Egungo euskal letren sisteman emakumezkoek euskal literaturaren historian egindako ibilbideak eskatzen duen ikusgarritasunaz gain, sortzaile gisara zein eragin-eremutan diharduen sistematikoki aztertzeko bideak jorratu nahi ditu ikastaro honek.

Horretarako hainbat kontzepturi buruzko eztabaidan eraginez : euskal (euskara, hizkuntza ardatz hartuta) emakumezkoen irakurtzeko eta idazteko moldeak, euskal sortzailearen ikuspegitik irudika-tzeko idazketa, eta idazketaren ondorengo prozesua aztertu.

Guzti horretarako, marko teorikoari lehen hiru asteak eskainiko zaizkio, eta irakurketa-idazketan oinarritutako proposamenei azken bi asteak.

pdf2EUSKAL EMAKUMEZKO IDAZLEAK: SORTZAILE ETA ERAGILE.

pdf2ARGIBIDEAK

Norentzat : Euskal literatura eta letrei buruz interesa duen ororentzat. Batez ere, idazle, euskal literaturarekin harremanetan dauden jardueretan ari direnak (liburuzain, literatura-jardueren antolatzaileak, sorkuntzarekin lotutako formakuntza behar dutenak, kultur-eragileak) emakumezkoen idazketarekin interesa dutenak.

Irakaslea : Tere Irastortza Garmendia.

Materiala : KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZAREN eskaeraz burututako txostena hartuko da oinarri. Eta hausnarketa eta osaketa prozesu bati ekiteko egokituko da.

Antolatzailea: Bergarako Idazle Eskola

NOIZ eta NON: Otsaileko bost larunbatak, goizeko 11:30etatik 13:00etara. UNED-Bergaran.

 

MATRIKULA zabalik 2020ko urtarrilaren 31a arte ( eguerdiko 12:00etan)

INFORMAZIO GEHIAGO : E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. Edo www.idazten.com

MATRIKULA: 60€. EIEko bazkideek: 30€

Idazle Eskolako ikasle ohiek, eta Karmele Igartua Sorkuntza Bekako saridunek : Doan. Izena ematea derrigorrezkoa da.

Bergarako biztanleek Udalaren beka izango dute.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago