Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura

olaziregiMari Jose Olaziregi     

1. KRITIKA FEMINISTA

Feminismoaren garapena akuilu izan dutelarik, izugarri hedatu dira mende honetan zehar ikuspuntu feministaz garatutako literatur kritika korronteak. T. Moi-k bere Teoría literaria feminista (Ed. Cátedra, 1988) liburu ezagunean dioskunez, kritika feministaren helburua beti da politikoa: praxi matxistak salatu eta deuseztatzen ahalegintzean datza bere funtsa.

Guztiarekin ere, ez da zaila azken hamarkadetako norabideak zehaztu eta aurkeztea, azken finean bi baitira kritikagintza mota honen ildo nagusiak. Batetik, kritika feminista angloamerikarra geneukake, eta bestetik, kritika feminista frantsesa.

Bi kritika mota horien oinarrian dagoen aurreustea edozein hurbilpen feministaren baitan dagoenarekin uztar genezake: zernahi kritika lan beti dela partziala eta ikuspuntu zehatz batetik egindakoa... Irakurri osorik PDF

Mari Jose Olaziregi