Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 4 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Inactive
 

London Eye

londres
Londres kartoizkoa da.
Unai Elorriaga

Lantzean behin hiriak kartoizko maketa dirudi.

Zaila da haren kaleak imajinatzen txori bistaz ez bada,
goitik besterik ezin ezagutu eraikin eta plazak
eta esango nuke
parkeek kolore orbaina diruditela hiriaren oihal mihise horretan.
 
Lantzean behin irudi zait hiria ez dela gure neurrira egindako soinekoa
edota ez ginela gu haren neurrira egindako gorputzak .
Lepo itzulian kiribiltzen baizaizkit haren mahukak
eta birika inguruan ez dit lasai arnasten uzten haren estuak.
Hamaika hatz dituen eskularru-metropolia London
-eta ezin gure hatz hamarrak hainbestera moldatu-;
teilatuetako bide, auzo eta aintzirak egunkari paperetan
marraztu dituena norbaitek.
Metro linearen gainean gereziondo zelaiak
hiri lerrokadurak patroiaren ertza besterik ez dira.
Klarionaz trazatutako marrak soineko hiri-oihalaren gainean.
 
Zu eta biok antzerki areto batean gaude edota
agian bizi dugun hiri hau beste batzuentzat egina izan zen.
Egiazko pertsonaiak gu gezurrezko mundu honetan.
Edo alderantziz.

Ekhiñe Egiguren

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli