Isilak dio
Hitz egin: “Besteei -ahozko hotsen bitartez-
norberen pentsamendua adierazi”
Adorez 4.
Mozarten adagioan etzan dut gogoa; askatu, nauzuna, eta iruditu zait inguru guzia eta nire unibertso txikia isil-isilik isildu egin dela, geldi-geldirik gelditu dela: gortinetako liliak eta astigarra, egurrezko altzairuetan eta lur azpiaren azpiko xomorroak eta leiho atzeko laino zuriak eta euria, bera; eta iruditu zait itsasoko kresalak, sudur mintzetan barrena, odola itsas minez kutsatzen duen bezala, holaxe, zure arnasak bizirik sentitzen dudan zelula bakoitza ukitu duela, ferekatu sabel barrua eta hunkitu –zelan! nigan zarena. Edertasun xumeenaz, bete-bete egin da denbora. eta gero, soseguz, poliki, amultsuki agurtu nau poema baten azkenak, Mozarten adagioak. |