Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Erasun Urtzelaieta,Arantxa
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1539
ERASUN URTZELAIETA,Arantxa " Arrakalak itzaletan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 866zk.20-21or.Berriz ere begiratu diot argazkiari, argi-itzalezko marren artetik ageri da zure aurpegia, irribarretsu gordegordeketan ari den haurraren tankeran, begiak erdi itxita, jostari. Betaurreko lila lauki luze horiek erabiltzen zenituen orduan, ederrago egiten zintuzten, begi politak ez zenituelako ei zen, zure ustez.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Ulazia Agirre,Ehari
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1453
ULAZIA AGIRRE,Ehari" Zoriontasun kimuak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 869zk.22-23or.Zoriontasun kimuak Ohetik jaiki eta leihoa zabaldu duenean euririk egin nahi ez zuela ikusi du, zerua estaltzen zuten laino beltzen mehatxuari muzin eginez. Bere aldarte makurra bezala, azken boladan triste dago eguraldia.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Moreno Mujika,Deiane
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1457
MORENO MUJIKA,Deiane" Argazki artetik"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 870zk.26-27or. Argazki artetik Atea zeharkatu baino lehen, betiko zalantza, aterkia hartu edo ez. Leihotik begiratu dut eta tantatxo batzuk besterik ez. Bai, ez… Ba ez, ez dut hartuko. Etxeko atetik hogei pauso aldendu orduko inguruko guztiak aterkiak zabaltzen hasi dira, tantatxoak tanta bihurtu dira eta korrika hasi naiz, ekaitzak harrapatuko ez ninduelakoan eta blai-blai eginda liburutegian sartzea erabaki dut, etsita, total, minutu bateko kontua izango delakoan.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Martin Apezetxea, Ruth
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1937
MARTIN APEZETXEA,Ruth "Berbenetan,dantza" 7K ALDIZKARIA Zenb: 816 , 22-23 or.Esango nuke txalapartarena dela sortu orduko bizitzan entzuten dugun lehen soinua; zeren eta, esango nuke, geure bihotzak ttakun-kun-ttakun erritmoan ikasten baitu taupadan. Eta, esan ere esango nuke, orduez geroztik, berbena bat den honetan, etengabe dantzan gabiltzala.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubillaga Izagirre,Zuriñe
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1906
ZUBILLAGA IZAGIRRE, Zuriñe" Hotz ala bero" Luma berrien eleak Zenb: 11, 12 or.Berandu iritsi da, beranduegj da. Zain dauzka senideak gela hotzaren sarreran. Zu ere bere zain zaude. Orain gorpua besterik ez zara, baina bere zain zaude. Ez daki une honetan zer den egokiena, agian besarkatu beharko lituzke, beharbada negarrez hasi, edo akaso keinu samur isilaz agurtu. Urduritasunak hanka-gora jarri ditu bere asmoak eta hitz txoroak atera dira bere ahotik, hitz txoroak besterik ez, hitz txoroak noraezean. "Berandu iritsi naiz! Noiz hil da?"
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Jauregi Lejona, Araitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2116
JAUREGI LEGONA,Araitz"Eder zaude,ama" Luma Berrien eleak zenb: 11, 11 or.